Itxaro Bordak Iparraldeko literatura gerturatu zigun

iban arantzabal 2004ko api. 23a, 12:22
Iparraldea Bertan ekitaldien barruan antolatu zen emanaldia. Itxaro Bordak serio izan zituen entzuleak eta Pier-Pol Berzaitzek kantuan ere jarri zituen entzuleak errepikak eginez. Karlos Jimenez bikain. Hogei lagun inguru batu ziren herriko liburutegian.

Historia luzea aipatu zuen Itxarok, 500 urtekoa. Erreforma, kontraerreforma, hainbat gerra… denak izan ziren aipatuak.

  • Hasieran Etxepare aipatu zuen (1545)
  • XIX-XX. Mende arteko paisaia eta batez ere Euskalduna agerkaria izan zuen hizpide.
  • XIX. Mendean Maiatz aldizkariaren inguruan izan diren idazleak izan ziren.

Iparraldeko gaurko idazleak historia horrek ildotik datoz eta historia horren aurka ere segurtatu behar izan dute izatea esan zuen Itxaro Bordak. Gogoratu zuen Itxarok Iparraldean egiten zela euskal literaturaren %80. Orain, aldiz, hegoaldean dago produkziorik handiena eta Iparraldean %6-8 baino ez ei da geratzen.

Hitzok esan eta kantuak tartekatu zituen Pier-Pol Bertzaizek. Lehenengo Bereterretxeren bat egin zuen. Ahozko literaturak eutsi dituen koplak izan dira kantatu zituenak, XV. mendekoak. Beste dozena erdi ere egin zituen emanaldian eta maisu batek lagundu zituen kantok. Karlos Jimenezek ukitu berezia eman zion emanaldiari.

Giro onean joan zen ekitaldia. Bai entzuleak bai artistak gustura geratu ziren. Izan zen tertuliarako astirik ere emanaldia eta gero. Pena jende gehiago etorri ez izana. Hurrengoan gehiago eta hobeto. Asteleheneko Goienkarian izango da elkarrizketa zabala Itxaro Bordari egina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak