Hitzaldi musikatua: Itxaro Borda, Pier-Pol Berzaitz eta Karlos Jimenez

I.A. 2004ko api. 22a, 11:35
Itxaro Bordak hitzaldia egingo du; Pier-Pol Berzaitzek abestu egingo du, eta Karlos Jimenezek pianoa joko du. Hitzaldia iparraldeko literaturaren historiaren gainean izango da, izan ere, Itxaro Bordak dioen moduan "biziki aberatsa da".

Hitzaldia eta musika tartekatuko dira eta Debagoieneko Mankomunitatearen ekimenez izango da ekitaldia Elgetan.

Itxaro Bordak Berrian aipatu duenez, "Iparraldean egiten den literatura aipatuko dut mintzaldian. Bernard Etxepareren liburutik hasi eta Ur Apalategik orain bi aste atera duen Gure Gauzak S.A. laneraino ikuspegi zabala emango dut. Aldi berean, agian Hegoaldeko irakurleei interesa pitzaraziko diet Iparraldeko literaturari buruz. Bestalde, gure tradizioa ahozkoa ere badenez, Pier-Pol Berzaitzek Zuberoko kantuak aurkeztuko ditu Karlos Jimenezen pianoaren laguntzarekin"

Lehen ere izan da hirukotea hitzaldiak ematen

"Hirurok mintzaldi ikuskizun bat egingu dugun bigarren aldia da. Lehenago Bilboko irakasle eskola batean aritu ginen; musika eta kantua tartekatuz mintzaldiak biziagoak dira. Pier-Pol Berzaitzekin esperientzia errepikatzeko gogoa nuen. Izan ere, elkarrekin lanean ari gara aspalditik; nik testuak idazten dizkiot eta berak musika jartzen du; kolaborazio horretan sartzen da ere musikari gisa Karlos Jimenez.

Iparraldean literatura

Badira urtean zenbait aldiz ateratzen diren gauzak. Azken urteotan antzerkiaren bizi-irauteaz gain, nobela egile berriak agertu dira; hala nola, Gorka Torre, Eneko Bidegain eta Ur Apalategi.

Hitzaldiaren datuak:

  • Noiz: gaur, apirilak 22, eguena
  • Antolatzailea: Iparraldea Bertan egitasmoa.
  • Ordua: 19:00.
  • Non: Kultura etxea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak