Hitzaldia: Gizarte Politikarako Foru Diputatuak eguneko zentruaz

I.A. 2004ko api. 5a, 14:02
Hitzaldia gaur izango da. Esther Larrañaga izango da hizlari. Gizarte Politikarako Foru Diputatua Elgetako EAJk gonbidatuta dator. Udaletxeko Osoko Bilkuran berbaldia egingo du 19:00etan.

Bere sailaren asmoak izango ditu mintzagai, hala ere, gai konkretu bat ere azalduko du, Elgetako eguneko zentro balioaniztuaren gaineko informazioa emango du.

Sail horretako Ramon Jauregi eta Jose Luis Madrazo (ez Jabier Madrazo) zuzendariak ere etorriko dira. Hitzaldi irekia da herritar guztiendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak