Ibilgailuen zerga apiriletik maiatzera kobratuko da

Irati Agirreazaldegi 2004ko api. 1a, 12:18
Udalak herriko ibilgailuen errolda egin ostean, gaur, apirilak 1, hasiko da zergak kobratzen. Jabeek maiatzera arteko epea izango dute ordaintzeko.

Apirilaren 1ean hasi eta maiatzaren 31ra arteko epea izango da ibilgailuen zergak ordaintzeko. Eskuz ordaindu behar dutenek etxean jasoko dute eskutitz bat eta ondoren banketxean egingo dute ordainketa. Helbideratuta dutenei, berriz, apirilaren 31n zuzenean banketxetik kobratuko diete.

Guztira 631 ibilgailu

Elgetan zergak ordaindu behar dituzten ibilgailuak guztira 631 dira. Turismoak dira gehienak, 531. Ondoren kamioiak eta motoak leudeke, 39 eta 38 hurrenez hurren eta azkenik erremolkeak 13, eta traktoreak 10.

Kuotak

Ibilgailuen potentzia eta klasearen arabera kuotak ezberdinak izango dira. Gehien ordaindu behar dutenak 9.999kg.-tik gorako karga erabilgarria duten kamioiak izango dira 253,12 euro. Gutxien, berriz, ziklomotoreek 7,65 euro.

Hala ere, ibilgailu gehienak 12 eta 14 zaldi fiskal arteko potentzia duten turismoak dira. Hauek 112,22 euro ordainduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak