Mendi Museoa Domingo Iturbe eraikinean

Irati Agirreazaldegi 2004ko api. 1a, 11:46
Mendi museoa Elgetan ipintzeko asmoa aspaldikoa da. Proiektua egiteko eskatu zuen Udalak eta aurrera doa. Laster proiektua nola doan aztertuko duen talde bat elkartzekotan da. Mendi museoa Domingo Iturbe eraikinean egiteko asmoa dago.

Datorren astelehenean elkartzekoak da mendi museoaren proiektuari jarraipena egingo dion taldea. Taldean Unzurrunzaga arkitektoa (proiektuaren arduraduna) eta Udaleko hainbat ordezkari izango dira besteak beste. Museoa Domingo Iturbe eraikinean jarri nahi du Udalak eta horretarako, berrikuntzak egin beharko dira. Eraikina bera gotzaindegiarena da, baina ez du inolako eragozpenik ipini bertan museoa jartzeko. Hala ere, eraikinak gotzaindegiarena izaten jarraituko du gerora ere.

Dirulaguntza

Udalak Izartu programarako aurkeztu du proiektua, baina oraindik erantzunaren zain daude. Programa honen bidez berrikuntzak egiteko dirulaguntza jasoko luke Udalak. Izan ere, 1.800.000 eurotik gorako kostua izango du.

Udalak proiektua aurten amaitzeko asmoa du, eta ondoren, 2005 edo 2006 urterako egitea. Lau solairu ditu eraikinak eta asmoetariko bat teilatua altxatu eta azken solairuan erakusketa gela ipintzea da. Horretaz gain bulegoak ere jarri ahal izango dira eta baita beste areto batzuk ere.

Museoa Elgetan jartzearen arrazoia Euskal Herriko Mendi Federazioa bertan sortu izana da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak