Eudelek, Euskadiko Udalen Elkarteak, batzar orokorra du gaur Irunen. Bertan, Euskal Herriko hamabi alkateri omenaldia egingo die elkarteak.
1979tik alkatetzan dauden agintariak izango dira omenduak. Izan ere, Udal hauteskundeak lehen aldiz egin zirenetik 25 urte bete dira.
Patxi Basaurik 25 urtetik gora daramatza Elgetako alkate lanetan.
Eudel
1982an sortu zen Eudel eta Euskal Autonomia Erkidegoko ia Udal guztiak eta Nafarroako Foru Erkidegoko udal batzuk biltzen dituen Elkartea da.
Helburu nagusiak udal-autonomia defendatzea eta tokiko interesak beste erakunde batzuen aurrean politikoki ordezkatzea dira.