Jende asko batu da plazan atentatua gaitzesteko

I.A. 2004ko mar. 11a, 21:37
Jende asko batu da, 90 lagunetik gora bai, behintzat. Bertan izan dira Udalean kargua duten 7 zinegotziak ere. Isilik hasi eta isilik amaitu da agerraldia. Ordu laurdenekoa izan da, zehatz-mehatz.

Herriko jende asko egon da, enpadronatuta daudenen %10a ia. Udala ere presente egon da. Egon diren zinegotziak:

  • Patxi Basauri (alkatea, EAJ-EA)
  • Oxel Erostarbe (Aralar)
  • Iñaki Ugarteburu (EAJ-EA)
  • Iban Retolaza (Aralar)
  • Joseba Muxika (EAJ-EA)
  • Rebeka Ubera (Aralar)
  • Izaskun Larrea (EAJ-EA)

Komunikatua

Komunikatua ere atera dute Udala osatzen duten zinegotzi hauek, aurreko berrian eman dugu eta Related Items modura ere baduzu albiste honetan.

Isiltasun handia

Pozik agertu dira batutako jendearekin. Agerraldian ez da egon pankartarik, ez lelorik ez bestelakorik. Sekula egoten ez den isiltasuna izan da 20:00etatik 20:15era.

Zure iritzia ere eman dezakezu eztabaida gunean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak