Bideak onera datoz. Umeak gustora elurretan

I.A. 2004ko mar. 1a, 14:29
Goizean itxita edo kateekin zeuden bideak. Eguerdirako, aldiz, egin dute lana serio elurra kentzeko makinek. Arrasatera aldekoa zegoen kateekin. Oraintxe pasa dira gatza botatzera.

Aldundiak jarritako makinak egin dute nahikoa lan gainontzeko herrietan eta heldu dira Kanpazar bidekora ere. Oraintxe etorri da kanpazartik Elgetara Aldundiko makina. Orain berriz ere harantza doa. Palarekin lagunduta zabaldu du bidea eta gatza ere bota du.

Umeak gustora

Ez da eskolarik egon gaur goizean eta arratsaldean ere ez da egongo. Eskerrak herriko plazatik ez den makinarik pasatzen. Argazkikoak haserretu ere egingo lirakete elur guztia kenduz gero. Ze demondre! horrelako elurteak dozena bat urtean behin egiten ditu eta!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak