Txukuntze lanak San Roke osteko parkean

Irati Agirreazaldegi 2004ko ots. 26a, 16:56
San Roke ostean, hilerri aldamenean, dagoen berdegunean txukuntze lanak egiteko proposamena egin dute Hezkuntza eta Turismo Batzordeko bileran. Gobernu Batzordeko erabakiaren zain badaude ere seguru aski laster hasiko dira lanak.

San Roke ostean, bada parke txiki bat hilerriaren alboan. Azken aldian egoera kaxkarrean dagoela eta aldaketa nabarmenik ez egin arren ingurua txukuntzeko asmoa dute.

Besteak beste, ibilgailuak gune horretara sartu ez daitezen piboteak ipiniko dituzte. Izan ere, gurpil markak laga eta lurra hondatzen dute.

Belarra

Belarra ere gero eta urriagoa da, beraz, lurra jadanik eraman dute bertara eta behin bota ostean, belarra ereitea da asmoa.

Bestalde, San Roke ostetik hilerriko sarrerara doan bide zatian harritxoak botako dituzte, putzuak sortzen baitira. Azkenik, inguru horretan dauden eserlekuak margotu egingo dituztela esan digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak