Patxi Basauri alkatea Herriz Herri saioan, GOITB-n

iban arantzabal 2004ko ots. 9a, 10:34
Patxi Basauri alkatea elkarrizketatuko du luze Alberto Gorritiberea kazetariak. "Goienan Herriz Herri" deitzen da saioa. Hizpide izango dituzte hainbat gai. Zuk zeuk ere parte hartu ahal izango duzu zuzenean, telefonoz.

Hambabostean behin izaten da saio hau eta pasatu dira dagoeneko alkate batzuk. Azkena egon zena Arrasteko alkatea izan zen. Ikusmin handia sortu zuen Ignazio Lakuntzak. Telefono dei asko izan ziren, gainera. Oraingoan ere zabalik egongo da GOITBko telefonoa: 943 71 23 93 edo 943 71 23 95.

Saioaren atalak

  • Protagonista batekin elkarrizketa izango da.
  • Txoko Txiki: herriko toki polit bat erakutsiko dute.
  • Herriko auzoren batean ere egingo du bisita Goiatz Aranak.
  • Herritarrak protagonista: kale inkesta ere egingo dute eta GOITBko mikrofonoak zabalik egongo dira herritarrendako.

Ordu beteko saioa izango da.

Eguna eta ordua

Martitzenean izango da, otsailaren 10ean. Iluntzeko 20:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak