Gezurretan zebilela esateagatik barkamena eskatzeko eskatu dio Aralarrek EAJ-EAri

Gorka Etxabe 2004ko ots. 4a, 19:21
Elgetan egin nahi duten saihesbideak sekulako polemika piztu du udal gobernua osatzen duten alderdien artean. Aralarrek prentsaurrekoa eskaini du gaur, hilak 4, polemikaren gainean argibideak eman nahian. Eskatu diote EAJ-EAri publikoki barkamena eskatzeko, Aralar gezurretan zebilela esateagatik.

Saihesbidearen proiektuak ezinegona eragin du Elgetako Udaleko gobernua osatzen duten alderdien artean. EAJ-EAk eta Aralar-ek orain hilebete baino gehiago ez dutela bilerarik egin, eta asteazkenez, Aralarrek prentsaurrekoa eskaini du polemika argitu nahian.

Kronologikoki kontatu eta dokumentuak erakutsi

Kronologikoki kontatu dute zer gertatu den saihesbidearen proiektuaren inguruan. Azaroan lehenengo negoziazioak hasi zituzten, eta negoziazio haien gaineko dokumentuak erakutsi dituzte.

Gipuzkoako Batzar Orokorretako Aralar-eko batzarkideak eta EAJ-EAk izandako negoziazioei esker, saihesbidearen proiektua egingo dela esan dute, eta ez dute ulertzen hori publikoki egiteagatik sortu den polemika.

Dokumentuak erakutsi dituzte gezurrik ez dutela esan erakusteko

Gezurrik ez dutela esan gaineratu du Aralarreko bozeramaileak, eta horrexegatik eskatzen diote EAJ-EAri publikoki barkamena eskatzeko.

Azpiegitura Diputatuarekin urtarrilaren 23an izandako bilera baten berri ere eman dute. Oxel Erostabek esan duenez, bilera hartan, Besteak beste, Diputatua etorri zen alkateari azaltzera nola izan diren Aralar-en eta EAJ-ren arteko negoziazioak.

Udal gobernuko bi alderdiak orain hilebete baino gehiago ez direla elkartzen gaineratu du Oxel Erostarbek, eta horrexegatik krisirik ez dagoela esan du.

Saihesbideko lanak oraingo urtean hasiko dira

Saihesbidearen lehenengo faseko lanak urte honen amaieran has daitezke. Kanpantzar eta Elorrio arteko fasea da hau, eta lurren desjabetzeak laster hasiko direla esan du Erostarbek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak