Espaloia kafe antzokia kudeatzeko lehiaketa zabalik

Goiatz Arana Begiristain 2004ko urt. 29a, 20:16
Elgetako Udalak kafe antzokia kudeatzeko lehiaketa jarri du abian, asteazkenean, urtarrilak 28, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jasotako albistearen arabera. Interesatuak 26 egun naturaleko epea izango dute euren proposamenak aurkezteko, gaurtik kontatzen hasita.

Interesatuek kultura proiektu bat aurkeztu beharko dute; instalazioei emango dieten erabilera eta programazioa zehaztuko dira bertan. Edonola ere, ezinbestekoa izango da urtean hainbeste egunetan Antzokia erabiltzeko aukera ematea Udalari nahiz Herri Eskolari.

Kudeatzaileak bi diru-ekarpen garrantzitsu egin beharko ditu: lehena, 78 mila eurokoa, kontratua sinatzerako orduan –kantitate hau itzuli egingo zaio lau urtetan-; eta bigarrena, 84 mila eurokoa, Antzokia kudeatzen hasi aurretik. Kontratua hamar urtekoa izango da, eta urte horietan guztietan hilero gutxienez 100 euroko kanona ordaindu beharko dio kudeatzaileak Udalari.

Aipatutakoak bete beharreko baldintzetako batzuk baino ez dira. Baldintza guztiak ezagutu nahi dituenak Elgetako Udalean eskura ditzake.

Epeak

Baldintza pleguen gaineko erreklamazioak aurkezteko epea zortzi egun naturalekoa da, gaurtik hasita. Eskaintzak aurkezteko epea, berriz, 26 egun naturalekoa izango da, gaurtik kontatzen hasita baita ere. Eskaintzak jasotzeko epea amaitu eta gutxira Udal ordezkariek aurkeztutako proposamenak aztertuko dituzte, Espaloia kafe antzokiko kudeatzailea nor izango den erabakitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak