Elurra: Elgetako udalak informazioa emango du Udalaren webgunean

I.A.A. 2004ko urt. 27a, 18:12
Egun hauetan eta etorkizunean izan daitezkeen elurteek Elgetako errepideetan sor ditzaketen arazoak direla-eta, Elgetako udalak informatuta izan nahi ditu, batez ere autoa darabiltenak. Telefonoz zein Udalaren webgunean jakin ahal izango da errepideen egoera.

Elgetako Udalaren webgunetik jaso dugu albistea:

1-. Elurra kentzeko makina bi izango dira denbora guztian Elgetan: bata Diputazioarena eta bestea Elgetako udalarena. Makina biak koordinatuko dira eta Elgetarako lau errepideetan arituko dira: Bergarako bidean, Eibarkoan, Arrasatekoan (Kanpazarkoan) eta Elorriokoan.

2-. Elgetako enpresetara etortzen diren beharginei eta Elgetatik kanpora joaten direnei uneoro errepideen berri emateko, Udalak informazio zerbitzua eskainiko du goizeko 6:00etatik gaueko 22:00ak arte elurteak iragarrita daudenean.

Udaletxeko telefonoa: 943 76 80 22

Internetez ere kontsulta daiteke uneoro Elgetako errepideen egoeraren berri udaleko webgunean: www.elgeta.org

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak