Bake konferentziaren gizarte fasea aurkeztuko du Elkarrik

Leire Kortabarria 2004ko urt. 27a, 12:51
Elkarri taldeak III. Bake Konferentziaren gizarte fasea aurkeztuko du eguenean, otsailak 5. Hitzaldia egingo du Aitziber Blanco Gipuzkoako arduradunak liburutegian, 19:00etan.

Hirugarren Bake Konferentzia antolatu nahi du Elkarri giza mugimenduak, eta 100.000 sinadura bildu nahi ditu horretarako. Horren inguruko azalpenak emango ditu Aitziber Blanco arduradunak Elgetan.

Debagoieneko hainbat herritan badaude Elkarriren lan tailerrak, baina Elgetan orain arte ez da egon, eta hitzaldia abiapuntu moduan erabili nahi dute hainbat herritarrek Elgetan ere lan talde bat osatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak