Udal pilotalekua: Araudi berria gertatzen

Irati 2004ko urt. 22a, 09:58
Udaleko Kirol Batzordeak pilotalekuko arautegi berria gertatzen dihardu. Horretarako, hainbat arau zehaztu dituzte eta herritarrek ikusi ostean, euren ekarpenak eta aldaketak zehazteko aukera izango dute. Horretarako azken eguna otsailaren 13a da.

Udal pilotalekua herritarrek erabiltzeko hainbat arau beharrezkoak zirela ikusita, Kirol Batzordeak frontoiaren inguruko hainbat zehaztapen idatzi ditu eta orain jendaurrera aterako du. Besteak beste, frontoian argia noiz ipini behar den, erretserbak noiz, nola eta non egin behar diren eta frontoia zein ordutan eta zertarako zabalik egongo den argituko du arautegiak. Pilotalekuaren garbiketaren eta kontrolaren inguruko hainbat zehaztapen ere jasoko ditu.

Ekarpenak

Behin behineko arautegi bat gertatu badute ere, herritarrek irakurri eta euren ekarpenak egin ostean, behin betiko araudia idatziko dute Otsaileko batzordearen bileraren ondoren.. Horretarako otsailaren 13a baino lehen interesatuek udaletxera jo beharko dute araudia jasotzera.

Dirulaguntzak

Pilotalekuaren gaia kirol batzordean landu bazuten ere, ez zen izan gai bakarra. Beste hainbaten artean 2003an herriko kirol taldeei emandako dirulaguntzez egin zuten berba. Ozkarbi elkarteko pilota sailak iaz 3.188 euro jaso zituen eta Txirrindulari taldeak, berriz, 3.970 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak