Aspaldikoa da Espaloia Kafe Antzokiaren proiektua. Eraikina bera eginda dago, eta zenbait ekitaldi ere egin izan dira; hala ere, oraindik egokitze lanak falta dira.
Joan zen urtarrilaren 7an hasi zituzten Espaloia egokitzeko lanak, eta egun hauetan, igeltseroak eta elektrizistak ikus daitezke lanean.
Taberna, sukaldea eta jangela egokitzen hasi dira, eta horretarako horma batzuk bota dituzte dagoeneko. Sukaldearekin batera, paretetako akustika zaintzeko lanak egingo dira. Espaloia antzokian zegoen ohiartzuna oso handia zen eta hori konpontzeko ilsbruc deitzen den materiala sartuko dute bertan.
Taula gaina ere jantzita
Eszenatokia prestatzeko bilera ere gaur eguerdian egin da Espaloia aretoan bertan. Hau da, soinua, argiztapena eta antzokiko oihalak mugitzeko makineria ipiniko dituzte behar den moduan. Eszenatokia eta taberna egokitzeaz gain, ekitaldiak daudenerako jendea egoteko zenbait gune ere prestatuko dituzte. Gaur dagoen arazoa jendedeak ez dutela ikusten oso ondo. Batez ere antzerki obretarako egoki konpondu gura da aretoa.
Ekipamendu proiektuak 342.272 euroko kostua izango du, eta lanak datorren uztailerako, jaietarako, amaitzea espero dute.
Adjudikazioa
Bestalde, Udalekoek egin dituzte Kafe Antzokia ustiatzeko baldintzak, eta aurki buletinean azalduko dira. Baldintza pleguak laster izango dira kalean, beraz.
Hau dena lehiaketa publiko bidez esleituko denez, oraindik ez dakigu nork kudeatuko duen antzokia.