Goibeko elkarteko loteria: tokatutako dirua bueltatuko da

iban arantzabal 2004ko urt. 12a, 10:22
Elgetar askok eta askok jokatuko zenuten loterian. Herriko tabernetan-eta egoten diren boletoetan ez da irabazletik izan, zoritxarrez. Goibeko kultura elkarteak atera duen zenbakian, berriz, botatakoa tokatu da. Ez da asko, baina Goibekok bueltatzea erabaki du.

Aurten ere saria tokatu da. 3 zenbakian amaitzen da Goibekok saldu duen zenbakia. Goibekok dirua bueltatzea erabaki du.

Goibekok lagundu izana eskertu du

Horrela diote: "Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztio. Asko pozten gara aurten ere botatakoa bueltatzeaz. Guretzako laguntza eta bultzadatxo bat da. Eskerrik asko!!"

Dirua jasotzeko egun eta orduak:

  • Urtarrilak 16, barikua, arratsaldean 18:15-19:45
  • Urtarrilak 17, zapatua, eguerdian 12:15-13:30
  • Urtarrilak 23, barikua, arratsaldean 18:15-19:45
  • Urtarrilak 24, zapatua, eguerdian 12:15-13:30
  • Urtarrilak 30, barikua, arratsaldean 18:15-19:45
  • Urtarrilak 31, zapatua, eguerdian 12:15-13:30
  • Otsailak 6, barikua, arratsaldean 18:15-19:45
  • Otsailak 7, zapatua, eguerdian 12:15-13:30 - Otsailak 13, barikua, arratsaldean 18:15-19:45
  • Otsailak 14, zapatua, eguerdian 12:15-13:30

Oh.: Kultura etxean banatuko dira, Goibeko kultura elkartearen lokalean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak