Elgetan saihesbidea egingo da, azkenean

iban arantzabal 2003ko abe. 18a, 11:54
Aldunditik bidalitako prentsa oharrean eta baita Aralar alderditik bidalitakoan ere aipatzen da Debagoieneko herri batek jasoko duen onura. Elgetak izango du aspalditik eskatzen diharduen saihesbidea. Aralar eta EAJ heldu dira akordiora.

Elgetan 20 urtetik gora dihardute saihesbidea eskatzen eta azkenean badator, itxura denez. Bi alderdik, EAJ eta Aralarrek negoziatutako puntua izan omen da. Jakin dugu Gipuzkoako Aralarrek bere negoziazio puntu moduan zuela Elgetako bariantea eta Zaldibikoa. Biak egitea onartu du Gipuzkoako EAJ-k. Prioritario ez izatetik obrak hasteko egunak zehaztuta izatera pasa da proiektua.

Proiektua aprobatuko da 2004ean eta lurrak erosiko dira edo espropiatzen hasiko da. 2005 urtearen haseran lanak hasiko lirateke. Bigarren zatiari dagokionez, 2004an egingo da ibilbideari dagokion proiektua eta 2006an egingo da bidea egiten hasteko proiektua. Gogoratu EAJk ere behin eta berriz eskatu duela lan hauek egitea. Azkenean Elgetak izango du merezi duen saihesbidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak