Udal aurrekontua: 2004ra arte ez da onartuko

Irati Agirreazaldegi 2003ko abe. 11a, 16:53
Iaz Udal aurrekontuak urtea amaitu aurretik onartu bazituzten ere, aurten erabakia atzeratu egingo dute. Batzorde bakoitzeko arduradunek aurrekontuak aztertu eta idazkariari jakinarazi dizkiote. Ondoren, aurrekontu osoa adostuko da.

Udaleko batzorde bakoitzeko buruek, aztertuta izan behar zuten honezkero proposatutako aurrekontua, baita aurreikusten dituzten ezohizko gastuak jakinarazita ere.

Udaletik jakinarazi digutenez, batzorde gehienek aztertu dute proposamena eta baita beraien aurrekontuak eta egin asmo dituzten gastuak azaldu ere. Baina oraindik Baserritarren batzordea eta Hirigintzakoa falta dira.

Onarpena datorren urtean

Behin proposamen guztiak jasota, zein inbertsio egin daitezkeen eta zein ez ikusi beharko da, gero zinegotzi guztien artean aurrekontua onartu ala ez plenoan erabakitzeko. Hala ere, urtea amaitu aurretik ez da onartuko 2004ko aurrekontua.

Aurrekontua zenbatekoa izango den zehaztu ez badute ere, aurten egindako zenbait lan datorren urteko gastuetan sartuko dira:Aixolako bidea konpontzea eta semaforoak, esaterako. Bestalde, Espaloia Aretoan aurten hastekoak ziren lanean, baina obrarik egin ez denez, seguru aski datorren urtean egingo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak