Semaforoak konponduta datorren asterako

Irati 2003ko aza. 28a, 10:48
Aste honetan Elgetatik autoz pasatu diren gidariak ohartuko ziren semaforoek aste honetan ez dutela behar bezala funtzionatu. Hala ere, datorren asterako konponduta egongo direla jakin dugu.

Orain dela hilabete hasi ziren funtzionatzen autoen abiadura moteltzeko herrian ipinitako semaforoak, eta denbora gutxi pasa arren, jadanik semaforoetako bat ez dabil.

Joan zen eguenean, eguerdiko 15:00ak inguruan, Salbador kalean behera, Pagatza aldera zihoan kamioi batek Ozkarbi elkartearen aldamenean dagoen semaforoa jo zuen, eta bere lekutik atera.

Keinu-argi laranja

Ondorioz, aste honetan trafikoa erregulatzeko jarritako argiek ez dute behar bezala funtzionatu, momentu guztietan keinu-argi laranja egon da piztuta.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraio Saila arduratzen da semaforo hauetaz, eta bertan adierazi digutenez, kamioiak izorratutako semaforoa lehenbailehen konpontzea da euren asmoa. Beraz, datorren astean berriz ere herri erdiguneko trafikoa semaforo bidez araututa egotea espero uste dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak