Partzuergoa ur zerbitzuaren kudeatzaile

Irati 2003ko aza. 18a, 15:58
Asteleheneko Osoko Bilkuran, ur zerbitzuaren kudeaketa osoa Ur Partzuergoaren eskuetan uztea erabaki zuten Udal ordezkariek. Iazko urrian Ur Partzuergoak hartu zituen ura kudeatzeak Udalari suposatzen zizkion zenbait lan eta gastu, baina hemendik aurrera zerbitzu osoaz arduratzeko akordioa sinatu du Udalarekin.

Ura herriko etxebizitza guztietara eramatea, kaleetan zehar doan uraren sarea egoki mantentzea eta konponketak egitea izan da orain artean Partzuergoaren zeregina. Baita matxuren kasuan 24 orduko zerbitzua eskaintzea, ur kontagailuen irakurketa eta honekin lotutako lan administratiboa egitea ere. Aurrerantzean, ur zerbitzuarekin lotutako ardura guztiak bere gain hartuko ditu Kontsorzioak.

Akordioa

Ur Partzuergoak eta Udalak egindako akordioa 2004ko urtarrilaren 1ean ipiniko da abian eta 10 urteko iraupena izango du. Behin epe hori beteta Udalak erabakiko du zerbitzu berarekin segi edo aldaketak egitea.

Ordainketa

Zerbitzu osoa Ur Partzuergoak kudeatzean berak ipiniko ditu prezioak baina oraingoz, erabiltzaileek ordaindu beharreko tasek ez dute igoera nabarmenik izango, urterokoaren antzekoa izango da gorakada Udalaren arabera. Ur Partzuergoak kudeaketa guztia hartzea Udalaren onerako izango dela ere esan digute, ardura gutxiago izateaz gain, zerbitzua hobetuko delakoan baitaude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak