Epea zabalik dantza taldean izena emateko

Irati 2003ko aza. 14a, 13:12
Elgetako txikiek euskal dantzak ikasteko eskolak ipiniko dituzte abian urtarrilean. Dantza taldean izena eman nahi dutenek liburutegira jo beharko dute azaroaren 28a baino lehen. Hiru talde izango dira eta bakoitza egun batean elkartuko da.

Datorren urtarrilean hasiko dira dantza eskolak Elgetan. Bertan izena eman nahi dutenek azaroaren 28ra arteko epea dute eta horretarako liburutegira joan beharko dira.

Hiru taldetan banatuko dituzte eskolak jaso nahi dituzten umeak. Eskolaurreko lehenengo eta bigarren mailako txikitxoek eguaztenetan izango dituzte klaseak arratsaldeko 16:00etatik 16:30era; eskolaurreko hirugarrenekoek eta lehenengo mailakoek astelehenetan 16:00etatik 17:00etara eta bigarren mailatik gorakoek eguenetan 17:30etik 18:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak