Ipuin kontalaria liburutegian

iban arantzabal 2003ko aza. 12a, 13:07
Jose Mari Carrere etorriko da Elgetara, hilaren 14an, barikuan. "Izena duen guztia da" edo euskaldunak ipuinen herrialde miresgarrian izeneko emanaldia eskainiko du.

Hamar urtetik gorako gazteei zuzenduta dago ipuin kontaketa. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

Ipuin kontalari ezaguna dugu Jose Mari Carrere. 1992. urtean hasi zen lan horretan eta harrezkero hainbat lan plazaratu ditu:

  • "Bazen behin..."
  • "Mingain haragia"
  • "Igurtzi nazazu, berriro, laztana"
  • "Kondoi bakoitzak bere istorioa dauka"
  • "Kontu kontari hori bai bizitzea"
  • "Izena duen guztia da" (Elgetan aurkeztuko duena).

Gazte eta helduentzat kontatzen ditu ipuinak bereziki, kultur etxe, taberna, gazte lokal, antzoki eta horrelakoetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak