Kutxak bulegoa aldatuko du lekuz

I.A. 2003ko urr. 21a, 13:27
Elgetan dagoen banku etxe bakarrak lekua aldatuko du. Orain Gudarien bidean dago, baina San Roke kalera pasatuko da. Denbora bateko kontua izango da, ez gehiago.

Mendizaleen plazan kokaturik dagoen KUTXA bulegoa aldatuko dela esan digute Kutxaren bulego zentraletik. Elgetako bulegotik ziurtatu gura izan ez duten arren aldaketa egin egingo da.

Zergatik aldatu?

Aldaketa egokitze lanek eragingo dute. Izan ere, Mendizaleen plazako bulegoa nahiko zaharkitua geratu da eta aldaketak egingo dituzte. Aldaketak teknikoak eta espazioari dagokionak ere izango dira.

San Roke kalera pasako da bulegoa

Mendizaleen plazatik San Roke kalera pasako da bulegoa. Kutxatik argi utzi gura izan dute aldaketa momentukoa dela. Epe jakin baterako izango da, baina ez dute esan zenbat denboran luzatuko den kontu hau.

Bulego berria estankoa zegoen lekuan geratuko da, San Roke 2 zenbakian, elizaren ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak