Arraultza delikatuak antzezlana Espaloian

I.A. 2003ko urr. 15a, 14:01
Datorren urriaren 24an, Hika antzerki konpainiak Kutxaren babespean ÒArrautza delikatuakÓ obra eskainiko du Espaloia aretoan. Mikel Laskurain aktore bergararrak Teresa Andonegirekin batera jardungo du. Mikel Laskuraini elkarrizketa egin diogu.

Mikel Laskuraini egindako elkarrizketa:

Nolako antzezlana eskainiko duzue Elgetan?

Komedia bat da. Izan ere, jendeari barre eragitea errazagoa da negar eginaraztea baino. Euskal Herrian Euskarazen inguruko banaketa enpresa baten eskariz euskararen normalizazioaren gaineko ikuskizun bat prestatu genuen. Euskararen erabilera bultzatzea da obraren funtsa. Azken hiru urteotan lan honekin gabiltza eta ehunetik gora emanaldi egin ditugu.

Zer kontatzen du antzerkiak?

Askorik ezin dut aurreratu, sorpresa elementuak baitaude lanean. Bi lagunek antzezten dugu: Bata Elorrioko euskararen jatorriari buruzko hitzaldi bat ematen ari denean, entzuleen artetik bestea zirikatzen hasiko da eta hor dago obraren jokoa.

Inoiz izan al da Hika Elgetan?

Ez, lehenengo aldia da oraingoa. Inguruko herri guztietan jardun gara baina gain horretan ez.

Toki egokia al da antzezteko?

Aurrez ez naiz sekula antzezten bertan izan, baina kultura eta gazte mugimendu nahiko ona dagoela entzun dut. Herri txikia izanik denek elkar hartzen dute.

Beraz, zein erantzun espero duzue publikoarengandik?

Jendea joatea espero dut. Gainera ilusioa egiten dit bertan antzezteak. Ikastolan Elgetako jende askok ikasi du nirekin eta lagunak dauzkat bertan eta beraiek joango diren ustea dut, beraz, berezia izango da emanaldi hau niretzat . Inoiz gertatu zaigu jende gutxi azaltzea baina gehienetan erantzun ona jaso dugu.

Zer duzu nahiago herri txiki bateko ala hiriko antzokia?

Herri txikia gustukoago dut. Jende ezberdina etortzen da; irekiagoak eta esker onekoagoak dira gainera, ematen zaiena hartzen dute. Hiriburuetan, berriz, ikuslegoa selektiboagoa da.

Hiru urtez diharduzue lan honekin. Nola hartu zaituztete jendeak?

Orokorrean oso erantzun ona izan dugu jendearen aldetik.Inoiz gertatu zaigu oso jende gutxi azaltzea, baina Elgetan ez dut uste hori pasatuko denik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak