Bihar, hilaren 4an hasiko den DV torneoan hartuko du parte Xabier Ubera pilotari elgetarrak. Ubera II.ak Argote zarauztarra izango du bikote lagun.
Ubera txapeldun izan zen 2001ean eta beste hainbatetan finalera iritsi da. Bere ibilbidea kontuan hartuta aurtengo faboritoetako bat da. Hala ere, Xabier Uberak esan digunez, txapelketan maila altua egongo da eta zortzi bikote aurre samarrean ibiliko gara. Dena den, beti egoten dira sorpresak eta gure asmoa gu geu finalera iristea da.
Lehen partidua Mallabian
Txapelketa urriaren 4an hasiko da Getarian eta Ezkarain, baina Ubera II.ak ez du torneoa azaroaren 28ra arte hasiko. Mallabiko pilotalekuan jokatuko du lehen partidua. eta norgehiagoka irabaziz gero hurrengo saioa Urretxun izango luke abenduaren 12an. Finala, berriz, abenduaren 27an jokatuko da Zarauzko Aritzbatalde frontoian.