Asun Martinez izango da Tai-chi ikastaroko irakasle

iban arantzabal 2003ko urr. 2a, 16:14
Asunen dioenez: "Tai-chi-a gorputzari oreka eta harmonia emateko mugimendua da". Asun Martinezekin izan gara eta honek elgetarrak animatu nahi ditu klaseetan partehartzera. Dioenez: "Erlaxatzeko saiakeran izerditu daiteke baina hori ez da asmo nagusia. Helburua, gorputza eta bihotza ez estresatzea da, eta ahal den neurrian erlaxatzea desblokeatzeko."

Zer da tai-chi-a

Zer da tai-chi-a

Tai-chi-aren oinarrizko helburua gorputzari oreka eta harmonia eskaintzea da. Mugimendu suabeen bidez, fisikoa landu, arnasketa erregulatu, burua kontzentratu, emozioak baretu... egiten dira. Tai-Chi hitzaren parekoa oreka dela esan daiteke.

Arrazoi bat jendeari tai-chi-a praktikatzeko.

Pertsona bere osotasunean lantzen duenez, tai-chi-a jarraian praktikatuz gero, gorputza lasaitzeko eta burua erlaxatzeko modu oso egokia dela esango nuke.

Edozeinek egin dezake tai-chi-a

Asunek dioenez, "edozein adinetako pertsonek egin dezakete, berdin umeek eta baita laurogei urtekoek ere. Ariketa suabeak direnez, gorputza erregulatzen dute eta orekatu. Emakumeentzat bereziki gomendagarria da, mugimendu suabe horietarako berezko trebetasuna eta dohaina baitaukate. Baina edozein animatuko nuke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak