Debagoienean beherakada izan du azaroan langabezia tasak, %9,81era jaitsi arte

  Ekonomia  Debagoiena

Debagoienean beherakada izan du azaroan langabezia tasak, %9,81era jaitsi arte

%10eko langabezia tasaren langa aspaldiko partez jaitsi da Debagoienean. Urrian baino 111 langabe gutxiago izan dira guztira.

35 eta 43 langile artean "kaleratzeko beharra" du Fagor CNAk

  Ekonomia  Arrasate

35 eta 43 langile artean "kaleratzeko beharra" du Fagor CNAk

Atzo, eguaztena, Fagor CNAko zuzendaritzak bertako Enpresa Batzordeko ordezkaritzari dei egin zion komunikatzeko 35-43 langile kaleratzeko beharra duela. 11 langile gertu daude zuzendaritzak eskainitako baldintzatan kaleratzeak onartzeko. Edesako eta Geyserreko enpresa batzordeek eta Basauriko langileen ordezkariek "ez dute inolaz onartzen proposamen hau". 

Balio katastralaren aldaketaz informatzeko zerbitzua dago Oñatin

  Ekonomia  Oñati GAURKOAK

Foru Aldundiak gutunez jakinarazi zien Gipuzkoako etxe-jabe guztiei, euren etxebizitzak edo lurrak duen balio berria, eta, udalerri batzuen kasuan, datorren urtean ordaindu behar duten higiezinen zerga berria. Dena dela, jendearen zalantzak oraindik asko dira eta, horiek argitzeko, informazio zerbitzua ipini dute udal batzuek. Oñati da horietako bat.

Gipuzkoako Merkatarien Federazioaren 'Singular dendak' sarietako bat, Anezkarentzat

  Ekonomia  Bergara

Bergarako Anezka dendarentzat izan da Gipuzkoako Merkatarien Federazioak ematen duen Singular dendak sarietako bat. Bergarako Udalak zoriondu egin ditu dendakoak.

Tokiko entitate guztiek egindako gastuaren detailea argitaratu du Foru Aldundiak

  Ekonomia  Debagoiena

Tokiko entitateek emandako zerbitzuen kostu efektiboak, 2015eko ekitaldiari dagozkionak, Udalgida webgunean argitaratu dira. Tartean daude Debagoieneko tokiko entitateen kostuak, zerbitzuka zerrendatuta. Lehenengo aldiz kalkulatzen dira kostu horiek metodologia jakin horrekin, eta gerora argitara eman. Horrela, edozein herritarrek ikus dezake berari dagozkion tokiko entitateek nola gastatu zuten dirua 2015. urtean; esaterako, Debagoieneko Mankomunitateak 11.218.417,33 euro gastatu zuen, horren zati handiena hondakinen bilketan eta tratamenduan.

Baserri bideak konpontzeko aurtengo lanak bukatutzat eman ditu Foru Aldundiak

  Ekonomia  Debagoiena

Baserri bideak konpontzeko aurtengo lanak bukatutzat eman ditu Foru Aldundiak

Gipuzkoako 90 km baserri bide eraberritu dira 
Landagipuzkoa+ egitasmoari esker; tartean, Debagoieneko batzuk. Landagipuzkoa+ programaren lau ardatzetako bat izan da hori, eta gaur, eguaztena, aurkeztu du Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpuruk, Tolosan. Debagoieneko herri guztietan, Aretxabaletan izan ezik, egin dira edo egingo dira halako obrak. Aurten, 111.499,25 euro eman dira diru laguntzatan.

Elkartearen hiru urteak ospatu zituen Ordainduk bazkari batekin

  Ekonomia  Arrasate

Elkartearen hiru urteak ospatu zituen Ordainduk bazkari batekin

Joan den zapatuan, Arrasateko batzokian elkarrekin bazkaldu zuten Ordainduko partaideek. Bazkide batzuek antolatu zuten; zuzendaritzari “egindako lanarengatik eskerrak emateko” modua izan zen, Ordainduren esanetan.

Laneratzeko aukerak handitzen dabiltza hainbat gazte Hazilanen

  Ekonomia  Debagoiena GAURKOAK

Lanik gabe dauden ikasketadun gazteei zuzenduta, Hazilan proiektua jarri dute abian Euskadiko zenbait erakundek, Europako Batasunaren laguntzarekin. Helburua da gazte horiei laneratzen laguntzea. Debagoienean, Mankomunitateak darama aurrera eta, aste bete daramate hainbat gaztek formazioa jasotzen.

Nagusien egoitzetan lehengo lan-baldintzei eusteko eskatu du ELAk

  Ekonomia  Debagoiena GAURKOAK

Nagusien egoitzetako langileen hitzarmena negoziatzen hasteko unea iritsi da. Hain zuzen, gaur, eguaztena, dira batzartzekoak negoziazio mahaiko kideak. ELA sindikatuak eskatu du aurreko foru gobernuak emandako baldintzak errespetatu daitezela.

Domeka Azokarako izena, abenduaren 4ra arte

  Ekonomia  Bergara  Debagoiena

Domeka Azokarako izena, abenduaren 4ra arte

Abenduaren 18an izango da hurrengo Domeka Azoka, Bergaran trukea, berrerabiltzea eta artisautza sustatzeko sortutakoa. Postua jartzeko izena emateko azken eguna abenduaren 4a da.

Sprilurrek 3,5 milioi euro inbertituko ditu Larramendi industrialdean bi eraikin egiteko

  Ekonomia  Bergara GAURKOAK

Bergarako Larramendi industrialdea, non urteetan ez den enpresa berririk ezarri, biziberritzen hasiko da laster. Hala, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun  Sailari atxikitako Sprilur sozietateak jakinarazi du bi eraikin egingo dituela bertan. Sozietateko iturrien arabera, “gero eta enpresa gehiago interesa agertzen dabiltza” Larramendin espazioak eskuratzeko, eta haiei “tamaina ertaineko” pabiloiak eskaintzeko helburuarekin egingo ditu obrak.

Ekonomia Suspertzeko foru planak 50 milioi aktibatu eta ia 3.000 enpresari eman die babesa

  Ekonomia  Debagoiena

Ekonomia Suspertzeko foru planak 50 milioi aktibatu eta ia 3.000 enpresari eman die babesa

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, Foru Aldundiak aurten abiarazitako Ekonomia Suspertzeko Planaren balantze positiboa egin du gaur, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpururekin batera egindako prentsaurrekoan. Datu batzuk eman ditu: aurten 50 milioi aktibatu dira eta 2.888 enpresa eta zentrok babesa jaso dute lehiakortasunean sakontzeko.

55 biztanle gutxiago ditu Debagoienak

  Ekonomia  Debagoiena

Debagoienak 55 biztanle galdu ditu urte betean, 2015eko urtarrilaren 1etik aurtengora, Eustat-en Biztanleen Udal Estatistikaren datuen arabera. Aurtengo datuak joan den eguaztenean argitaratu ziren. Debagoienak 64.260 biztanle zituen erroldatuta urtarrilaren 1ean; iazko egun berean, 64.315.

Fagor CNAko langileak hasi dira jardunera bueltatzen

  Ekonomia  Arrasate GAURKOAK

Pixkana-pixkana, Fagor CNAren Garagartzako lantegia badoa jarduera normalera bueltatzen. Indarrean dagoen EREaren eraginez langabezian geratu ziren langileak hasi dira lanpostura itzultzen.

Errekargua aplikatzen zaien etxe kopurua %25 jaitsi da Oñatin

  Ekonomia  Oñati GAURKOAK

Badira hiru urte Udal Gobernua errekargua jartzen hasi zela inor erroldatu gabeko etxebizitzei, ohiko bizileku ez diren etxebizitzak, beharra duten herritarrendako bizileku bihurtzeko asmoarekin; 2013an 449 etxebizitzari aplikatu zitzaien eta 2016an, berriz, 342ri.

Foru aurrekontuei adostasuna emateko, murrizketak kentzeko eskatu du EH Bilduk

  Ekonomia  Debagoiena

Foru aurrekontu proiektuaren gaineko negoziazio errondaren barruan, EH Bilduren batzarkideekin batzartu da ahaldun nagusi Markel Olano gaur, eguena. Arratsaldean, PSE-EEkoen txanda izango da.

Supermerkatuaren irekierak

  Ekonomia  Arrasate

Bi supermerkatu berri ireki dituzte asteon Arrasateko Gipuzkoa etorbidean. Eguazten iluntzean Super BM berriaren inaugurazio ekitaldia egin zuten, eta auzotar ugari gerturatu ziren.

Ivan Jimenez: "Kanpoko profesionalak EAEra erakartzea eta bertakoak eustea da helburua"

  Ekonomia  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Bizkaia Talent izeneko ekimenak, Bizkaira, eta orokorrean Euskadira, talentua erakartzea eta bertakoari eustea du helburu. Ekimeneko zuzendari nagusi Ivan Jimenezek eman dizkigu xehetasunak.

Iaz baino %3,4 batu da zergatan urrira arte

  Ekonomia  Debagoiena

Zerga-bilketa pilatua %3,4 handitu da Gipuzkoan urria arte, aurreko urteko denboraldi berdinarekin alderatuta. Zehazki, 2015ean baino 104 milioi euro gehiago batu dira.

Mozambikeko eta Euskal Herriko nekazaritza ereduak aztertzeko saioa

  Ekonomia  Arrasate

Mundukidek eta Elkarhezitzenek antolatutako “Emakume nekazariak etorkizuna ereiten” jardunaldien bigarren hitzordua gaur izango da, 19:00etan, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Nekazaritza familiarraren garrantziaz ohartarazteko, Mozambikeko eta Euskal Herriko esperientziak aztertuko dituzte.