Negoziazio mahaia bertan behera utzi du Edesa Industrialeko Langile Batzordeak

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

Negoziazio mahaia bertan behera utzi du Edesa Industrialeko Langile Batzordeak

Garbiketa lerroari dagokion iraungitzeko EEEa (Enplegua Erregulatzeko Espedientea) negoziatzeko goizean egiten ziharduten batzarretik atera egin dira Langile Batzordeko ordezkariak. Lau arrazoi eman dituzte: diote, batetik, ez dutela onartuko garbiketa lerroari dagokion iraungitzeko EEA, urriaren 25era arte Enplegua Erregulatzeko Espediente bat indarrean dagoelako.

LagunAro eredugarritzat jo du Urkulluk kooperatibaren 50. urteurrenean

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Lagun Aro kooperatibak mende erdia bete du, eta urteurren borobil hori ospatzeko ekitaldi berezia egin dute gaur Arrasaten. Iñigo Urkullu lehendakaria bera ere bertan izan da, eta eredutzat jo ditu Lagun Aroren eta, oro har, kooperatibismoaren jardunbideak. Testuinguru horretan, politikaz berba egiteko ere aprobetxatu du, eta

Edesa Industrialek etorkizuna izateko oinarriak azaldu ditu LABek

  Ekonomia  Debagoiena

Edesa Industrialek etorkizuna izateko oinarriak azaldu ditu LABek

CNAk hartutako konpromisoak bete ez dituela dio sindikatu abertzaleak batez ere aurkeztutako inbertsio, fakturazio eta enplegu planak, “bereziki larria delarik Grumaleko langile ohi eta Fagor Electrodomesticoseko bazkide ohi batzuk oraindik kontratatu ez izana”.

Kooperatiba handien erronken inguruan hausnartzen

  Ekonomia  Debagoiena

Kooperatiba handien erronken inguruan hausnartzen

Gaur, ostirala, egin da Lankik antolatutako Kooperatibismoari buruzko V. Jardunaldia eta bertan izan dira Britainia handitik etorritako Johnston Birchall eta Cliff Mills. Birchallek kooperatiba handien erronka nagusiena “nazioarteko filialen kudeaketa” dela esan du.

 

Smart-ek “Eureka Cluster Applicant Label" etiketa lortu du

  Ekonomia  Debagoiena

Smart-ek “Eureka Cluster Applicant Label" etiketa lortu du

Mondragon Korporazioak eta AFM klusterrak sortutako ekoizpen aurreratuaren arloko I+G+b programa berri bat da Smart, merkatutik hurbil dauden nazioarteko proiektuak gauzatzea ahalbidetuko duena. 20 herrialde desberdinetako 135 erakunde baino gehiagok erakutsi dute Smarten etorkizuneko proiektuetan parte hartzeko interesa.

 

Berrikuntza gunetik, parke teknologikora

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Garaia berrikuntza guneak 10 urte bete ditu aurten. Aurrera begira jarrita, berrikuntza gune izatetik parke teknologiko izatera jausia egiteko lanean ari dira

LagunAroren mende erdia

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena

50 urte hauetako ibilbidea ospatzeko, LagunAroren kudeaketan arduradun izandakoak omendu dituzte. 

»» Ikusi argazki guztiak (40)

Arrasateko EH Bildu "oso kezkatuta" dago Fagor CNAren egoerarekin

  Ekonomia  Arrasate

Arrasateko EH Bildu "oso kezkatuta" dago Fagor CNAren egoerarekin

Abenduan eskatu bezala "erabaki konpartituen beharra" ikusten dute auzi hau konpontzeko. Langileek enpresaren gardentasun falta salatu zutenean, Eusko Jaurlaritzak eta, batez ere, Arantza Tapia sailburuak Fagor CNAren jarduna ondo baloratu izana ere kritikatu dute, plazaratu berri duten oharrean.

Francisco Martin, Edesa Industrialeko zuzendari nagusia bota egin dute

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

Francisco Martin, Edesa Industrialeko zuzendari nagusia bota egin dute

Arratsaldeko batzarrean jakinarazi dute CNA Taldeko ordezkariek Franciso Martin, Edesa Industrialeko zuzendari nagusia bota egin dutela. Haren ordezkoa zein izango den, oraingoz, ez dute jakinarazi.

30 langile kaleratzeko enplegua erregulatzeko espedientea kentzeko exijitzen diote CNA Taldeari

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

30 langile kaleratzeko enplegua erregulatzeko espedientea kentzeko exijitzen diote CNA Taldeari

Horrela egin ezean,  "gatazka egoeran" egongo direla jakinarazi dute Langile Batzordetik sindikatuek Jorge Parladerekin egindako batzarra bukatu berritan. "Gardentasun eta inprobisazio etengabeko honekin amaitu behar dugu eta etorkizuneko proiektu industrial serio bat eraikitzeko laguntzeko prest gaude, serioa izango dena, konpromiso eta bermeekin, eta zeresana duten eragileen babesa izango duena", gaineratu dute.

Kezka handia eragin du Edesa Industrialen etorkizunak

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Edesa Industrialeko Garagartzako garbigailuen planta itxiko duela konfirmatu diete langileei, eta horren ondorioz 30 kaleratze izango direla. Jorge Parladek CNA taldeko presidentea sindikatuekin, langileen ordezkariekin eta besteak beste, Jaurlaritzarekin batzartuko da datozen orduetan.  Arrasateko alkatearekin hitzartutako batzarra, berriz, azken orduan bertan behera utzi du CNAk.

589.720 euroko diru laguntza Labegaraietako kiroldegia berritzeko

  Ekonomia  Bergara

589.720 euroko diru laguntza Labegaraietako kiroldegia berritzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu egin du Udalak aurkeztutako kiroldegiari buruzko aurreproiektua, eta 189.720 euro emango dituzte 2019 urterako, eta 400.000 euro 2020rako.

Trenak konpontzeko tailer automatizatu aurreratuena aurkeztu du Danobatek

  Ekonomia  Debagoiena

Trenak konpontzeko tailer automatizatu aurreratuena aurkeztu du Danobatek

Gaur aurkeztu da BHP Billiton enpresarentzat Australian egindako trenen mantentze lanak erabat automatizatuta egiteko soluziorik aurreratuena Danobaten egoitzan. Bagoiak sartu, piezatan desmuntatu, konpondu eta ondoren berriz muntatzeko gai da 28 minututan. Proiektua 2013an hasi zen eta 100 milioi euro baino gehiagoko zifrara heldu da.  

Kooperatibismoari buruzko V. Jardunaldia, bihar, Eskoriatzan

  Ekonomia  Debagoiena

Kooperatibismoari buruzko V. Jardunaldia, bihar, Eskoriatzan

Stirling-eko Unibertsitateko Johnston Birchall irakasle emeritua eta Anthony Collins kabineteko kide Cliff Mills izango dira hizlari gonbidatuak. Aurtengo edizioan, gobernantza kooperatiboa eta erabakiak hartzeko prozesuek dakartzaten erronkak izango da gai nagusia eta kooperatiben demokratizazio-prozesuak eta erabakiak hartzeko sistemak aztertuko dituzte.

Lanuztea eta batzarrak gaur, Edesa Industrialen

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

Lanuztea eta batzarrak gaur, Edesa Industrialen

Lanuztea egin dute Edesa Industrialeko langileek 10:00etan hasi eta 11:00ak ingurura arte. Azken egunotan jakinarazitako kaleratzeengatik eta bestelako neurriengatik protesta egitea zen helburua, aprobetxatuz, une horretan, sindikatuen ordezkariekin egon behar zela batzartuta Jorge Parlade, CNA-Catako presidentea Garagartzan bertan. Goienak jakin du, baina, bilera hori lekuz aldatu dutela azken orduan.