Harreman Gobernuz Kanpoko erakundeak herriko artisten koadroak zozketatuko ditu herri txiroei laguntzeko

  Ekonomia  Arrasate

Harreman Gobernuz Kanpoko erakundeak herriko artisten koadroak zozketatuko ditu herri txiroei laguntzeko

Harreman Arrasateko Gobernuz Kanpoko erakundeak ekimen berri batekin dator: herriko lau artisten koadroak zozketatuko dituzte zarzuelan. Hilaren 20, 21, 26 eta 27an egingo diren emanaldietan koadro bana zozketatuko dute, Amaian bertan. Koadroak herriko artistak egindakoak dira: Martxen Arana, Nerea Bilbao, Begoña Kortabarria eta Iñigo Arregirenak –haren koadroa falta da argazkian–, hain zuzen.

"Guztiondako" hitzarmen eske kontzentrazioak deitu dituzte ELAk eta LABek

  Ekonomia  Debagoiena

Nagusien egoitzetako langileen greba deitu dute ELAk eta LABek; eta dagoeneko mobilizazioak ere zehaztu dituzte. Hala, Bergarako plazan bi egunetan egingo dute kale-bilkura: azaroaren 22an, astelehena, eta 24, eguaztena.

Diru laguntzak leihoak berritzeko

  Ekonomia  Debagoiena GAURKOAK None

Eusko Jaurlaritzak 1,4 milioi euroko diru-laguntza bideratuko du etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzea helburu duen Renove planera; leihoak aldatuko dituztenenenei laguntzeko izango da dirua.

Leihoak aldatuko dituztenendako laguntza

  Ekonomia  Debagoiena

Eusko Jaurlaritzak 1,4 milioi euroko diru-laguntza bideratuko du etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzea helburu duen Renove planera; leihoak aldatuko dituztenenenei laguntzeko izango da dirua. Aurreko planarekin alderatuta, hainbat ezberdintasun ditu oraingoak; besteak bestek, laguntzak eskatzeko lanak bukatuta izan beharko direla.

 

Udal tasak eta zergak %2 igoko dituzte 2011an

  Ekonomia  Elgeta

Ez da igoerarik aplikatuko ez kiroldegiko zerbitzuetan ez eraikuntza eta obren gaineko zergetan.

Arrasaten egongo da Lanbide enplegu zerbitzuaren Debagoieneko bulegoa

  Ekonomia  Debagoiena

2011ko urtarrilaren 1ean jarriko da martxan Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua eta orain arteko sistemarekin alderatuta, hainbat aldaketa ekarriko ditu. Deigarriena, hemendik aurrera enplegu edo ikastaro eskaintza bati uko egiten diotenak zigortu egingo dituztela.

Lanbide zerbitzu berritua

  Ekonomia  Debagoiena GAURKOAK None

.

Musakolako erretiratuen etxeko taberna eta Abaroa zein Iturbide egoitzeko ileapaindegiak esleitzeko prozesuak martxan

  Ekonomia  Arrasate

Interesatuek hilaren 22a baino lehen aurkeztu behar dute eskatutako informazioa.

Saiolanek 25. urteurrena ospatuko du ekitaldi batekin

  Ekonomia  Arrasate

Saiolanek 25. urteurrena ospatuko du ekitaldi batekin

Saiolanek, Mondragon Korporazioaren enpresa eta berrikuntza guneak 25 urte bete dituela ospatzeko ekitaldia egingo dute hilaren 26an, egubakoitza. Garaia berrikuntza gunean izango da.

JMAk sei milioi inbertitu ditu lidergoa sendotzeko

  Ekonomia  Arrasate

Arrasateko JMA Alejandro Altuna enpresak sei milioi euroko inbertsioa egin du azken bi urteetan prozesuen automatizazioa eta produktuen garapena bultzatzeko. Era horretan, enpresak 1997an ikerkuntza eta garapenaren (I+G) alde eman zuen apustuari jarraipena eman dio. Era horretan, egungo krisiari aurre egiten ari zaio, Arrasateko enpresak aditzera eman duenaren arabera.

39 lanpostu sortuko ditu Repsolek AP-1eko bi zerbitzuguneetan

  Ekonomia  Arrasate  Eskoriatza

39 lanpostu sortuko ditu Repsolek AP-1eko bi zerbitzuguneetan

Repsolek bi zerbitzugune eraikiko ditu AP-1 autobidean, Arrasaten (Oxinalden) eta Eskoriatzan (Uztarreta parean). Bi zerbitzuguneak eraikitzeko lur-sailak prest daude lanak hasteko, baina oraindik ez dago lanen hasierarako datarik jarrita. Eskoriatzako Udaletik behar diren lizentzia guztiak lortzeko zain dago Repsol lanekin hasteko.

Deskargako tuneletik pasatzeko ordaindu egin beharko da 2013an

  Ekonomia  Debagoiena

Deskargako tuneletik pasatzeko ordaindu egin beharko da 2013an

Bi dira helburuak: batetik, Urretxu-Bergara zatia finantzatzea;  eta bestetik, kamioiek ez erabiltzea Etxegarateren alternatiba moduan. Bidesaria ibilgailu ororentzako ezarriko da eta ibilgailu arinak deskontuez baliatu ahal izango dira. Ordainlekuak Urretxuko zatian joango dira.

Astebeteko greba deitu dute ELAk eta LABek zaharren egoitzetan

  Ekonomia  Debagoiena

Azaroaren 22tik 28ra hirugarren adinekoen egoitzetan. Salatzen dutena da, patronalarekin negoziatzen ari ziren hitzarmena gutxiengo sindikalaren onarpenarekin onartu dela, gehiengoa kanpo utzita.

Tavex enpresa itxi egingo dute

  Ekonomia  Bergara

Tavex enpresa itxi egingo dute

Arrazoi ekonomikoak argudiatuta, Bergarako Tavex enpresa itxi egin behar dute. ELA sindikatuak emandako informazioaren arabera, itxiera negoziatua gura dute ugazabek eta horretarako negoziazio prozesua abiarazi dute.