Energia eraginkortasun aholkuak jasoko dituzte 80 enpresa txiki eta ertainek

  Ekonomia

Euskadiko 80 enpresa txiki eta ertainek ingurumen eta energia eraginkortasun aholkuak jasoko dituzte, Europako programa baten eskutik. Industria Saileko SPRIk eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) hitzarmena egin dute programa hori bideratzeko.

Latxa Esnea Kooperatiba jaio da

  Ekonomia  Aramaio  Debagoiena

Latxa Esnea Kooperatiba jaio da

Euskal Herriko hogeita hamar bat artzainek, Maider Unda borrokalari aramaioarrak tartean, indarrak batu dituzte ardi latxarekin lan egiten duen artzainen lehen kooperatiba sortzeko. "Ardi latxa duten ustiategien zerbitzura dagoen lantresna" da eta esnea elkarrekin saltzea du helburu, ekoizle eta gaztandegien arteko oreka lortuz.

Ipar Kutxak 43,8 milioiko aparteko estaldura sortuko du

  Ekonomia

Ipar Kutxa kreditu entitateak jakinarazi duenez, 43,8 milioi euroko estaldura sortuko du oraingo jardunaldian. 18/2012 Errege Lege-Dekretuak ezartzen du bolumen hori Ipar Kutxaren estaldura gisa.

Gipuzkoako Stop Desahucios plataformaren sinadura bilketa zapatuan

  Ekonomia  Debagoiena  Eskoriatza

Eskoriatzako erdigunean egongo da mahaia, 11:00etatik 14:00etara, eta kaleratzeen kontrako sinadura eman ahalko da bertan. Herri Ekimen Legislatiboaren baitan antolatu dute ekintza eta Ezker Anitzak bat egin du.

David Fernandez: "Etorkizuneko eredu ekonomikoak gizartea izan beharko du ardatz"

  Ekonomia  Arrasate

David Fernandez: "Etorkizuneko eredu ekonomikoak gizartea izan beharko du ardatz"

Bagara herri ekimenak, Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegiak eta Joxemi Zumalabe fundazioak elkarlanean antolatutako Kataluniako Coop 57 ekimenaren gaineko hitzaldia izan zen joan den eguenean Kulturaten. David Fernandez komunikazio arduradunarekin egon ginen hitzaldia hasi aurretik; beste finantza eredu bat posible dela argi dauka.

Etxebizitza erosteko, errentaren %29 erabiltzen dute familiek

  Ekonomia

Familiek urteko irabazien %29,2 (kenkariak kontatuta) gastatzen dute etxebizitza erosteko. Espainiako Bankuaren datuak dira, Eroski Consumer aldizkariak jasota.

Euskadiren BPGa %0,3 txikitu da

  Ekonomia

Euskal ekonomia moteldu egin da: iazko lehen hiruhilabetetik aurtengora, Euskadiren Barne Produktu Gordina %0,3 txikitu da, urtaroko eta egutegiko efektuak alde batera utzita.

Argiterian aurrezteko neurriak Bergaran

  Ekonomia  Bergara GAURKOAK None

Bergaran, argiztapen gastuak murrizteko helburuarekin Udalak hartuko dituen neurrien berri eman dute gaur prentsa aurrean. Leku bakoitzaren beharretara egokituko badira ere, herri barruan, industrialdeetan eta auzoetan jarriko dute plangintza martxan. %50 inguru aurreztea da helburua.

Argiterian aurrezteko neurriak Bergaran

  Ekonomia  Bergara

Bergaran, argiztapen gastuak murrizteko helburuarekin Udalak hartuko dituen neurrien berri eman dute gaur prentsa aurrean. Leku bakoitzaren beharretara egokituko badira ere, herri barruan, industrialdeetan eta auzoetan jarriko dute plangintza martxan. %50 inguru aurreztea da helburua.

Mondragonek korporazioari buruzko iritziak jaso ditu

  Ekonomia  Debagoiena

Kanpoan nola ikusten duten, zein iritzi duten edota gure mugetatik kanpo ezaguna eta aitortua den galdetu diete enpresa, komunikabide eta hezkuntza arloetako norbanakoei eta zenbait instituziotako ordezkariei. Aurten Kooperatiben Nazioarteko Urtea dela aprobetxatuz egin du bideoa korporazioak. Ia zazpi minutuko ikus-entzunezkoa da, apirilaren 25ean Arrasaten egindako kongresuan estreinatu zen eta astean zintzilikatu dute TUlankide aldizkarian.

Autolikidazio proposamenak onartzeko epea luzatu egin dute

  Ekonomia

Autolikidazio proposamenak onartzeko epea luzatu egin dute

Aurreko kanpaina osoan baino autolikidazio gehiago onartu dituzte zergadunek dagoeneko: iaz 182.737 proposamen onartu ziren, eta aurten dagoeneko 189.857 onartu dira. Horregatik, autolikidazio proposamenak onartzeko epea maiatzaren 18ra arte luzatu du Gipuzkoako Ogasunak, eta hala jakinarazi dute gaur goizean arduradunek.

Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatzera deitzen dute

  Ekonomia

Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatzera deitzen dute

Zapatuan, maiatzak 12, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Aurtengo kanpaina eta leloa bidezko merkataritzako kafearen ingurukoak dira: Inor leher eginda utzi gabe kafe on batez gozatu.

'CampusFagor' sortu dute saltzaile eta banatzaileei zuzenduta

  Ekonomia  Debagoiena

Erabilera errazeko erreminta da, komertzial eta banatzaileei formazioa osatzen eta saltzerako orduan nahiz iritziak elkartrukatzerakoan argumentu sendoagoak izaten lagunduko diena. Sareko tutoretzarekin hainbat ariketa egin eta gero, zein maila duten jakitea ahalbidetuko dien frogak ere egin ahalko dituzte.

Baleren Bakaikoa katedraduna, krisiaz, kooperatibez, Europaz…

  Ekonomia

Baleren Bakaikoa Ekonomia Aplikatuko katedraduna da eta irakaslea EHUn. Elkarrizketatu egin genuen Magazineko Ekonomia sailerako. Krisiak zenbat iraungo duen, kooperatiben etorkizunaz… galdetu genion.

Krisian lan egiteko gakoak azalduko dituzte

  Ekonomia  Bergara

Egoera honetan lana egiteko gakoak delako hitzaldia egingo du Vicente Gutierrez Agirrek, Grupo Bentaseko bazkide-zuzendariak. Gerenteei, zozendari komertzialei eta giza-baliabideetako arduradunei zuzendutako hitzaldia da, eta Miguel Altuna Institutuak antolatu du. Maiatzaren 17an izango da.