Logoa

Danbaka: lehen faseko azken kontzertua gaur

 Debagoiena Debagoieneko musika lehiaketaren lehen fasea gaur, egubakoitza, bukatuko da. Gaur joko dute geratzen diren lau talde sailkatuek: Turboamor, Ozen, Stukas eta Sharon Stoner. Espaloian izango da kontzertua, 22:30ean. Publikoaren Sariari dagokionez, Enboskadak jarraitzen du faborito izaten; Denial da bigarrena.

Gabon kanten liburuxka banatuko da "Asteleheneko Goienkaria"-rekin

 Debagoiena Gabon kanten liburuxka banatuko du datorren astean Goienak, Asteleheneko Goienkaria-ko harpidedunen artean banatzeko.

Baneki, Debagoieneko gazteentzako lehiaketa berria

 Debagoiena Debagunek antolatu du Baneki lehiaketa berria, Goienaren laguntzarekin. 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendua dago. Lau lagunez osatutako 24 taldek parte hartu ahal izango dute. Izena emateko epea abenduaren 21era arte egongo da zabalik.

Herriz herri aurkeztuko du Batasunak bere ekarpena

 Debagoiena Debagoieneko Batasunak Aretxabaletan, Arrasaten eta Bergaran aurkeztuko du azaroaren 14an Anoetako belodromoan aditzera eman zuten ekarpena. Abenduaren 16an, 20an eta 29an egingo dituzte aurkezpenok.

Sakabanatzea salatzeko manifestazioak egin dituzte

 Debagoiena Zapatuan hiriburuetan egin zituzten sakabanatzea salatzeko manifestazioak; Debagoienean, egubakoitz eta domekan.

Danbakako publikoaren saria: Enboskada eta Denialen artean dago borroka

 Debagoiena Enboskada da oraindik ere publikoaren faboritoa, baina Denial oso gertu du; aste honetan botoen %20,1 eta %15,7 jaso dituzte bi taldeek, hurrenez hurren. Geroz eta denbora gutxiago falta da saria nork eramango duen jakiteko. Gogokoen duzun taldeari botoa emateko oraintxe duzu aukera.

Ibarreko lau Q saridunek ekitaldia izango dute hilaren 20an

 Debagoiena Debagoienean lau erakundek irabazi dute aurten kalitatearen Q saria: Fagor Industrialek, Fagor Elektratresnen negozio batek, Oñatiko Txantxiku Ikastolak eta Eskualdeko Ospitaleak. Abenduaren 20an sari banaketa ekitaldia izango dute Bilbon.

Danbaka: laugarren emanaldiaren gaineko kritikak eta argazkiak

 Debagoiena N_OPH, Los Cretinos, Supercools eta Ostiada Oi! taldeak izan genituen Danbakako laugarren kontzertuan. Lehiaketako maila bikainari eutsi zioten taldeek, barietate handiko saio baten.

Ezusterik ez Danbakan, kalitate mailari goian eutsi zioten eta taldeek

 Debagoiena Beste behin, parte-hartzaileen maila altua izan zen nagusi Danbakako laugarren saioan, eta orain arte lehiaketak eskaini duena berretsi egiten da. N_OPH, Los Cretinos, Supercools eta Ostiada Oi! taldeek euren onena eman zuten bart gauean Elgetako Espaloia kafe antzokian. Ohi bezala, publiko sarrera oso altua izan zen.

Gureko hogei lan berri, azokan

 Debagoiena Debagoieneko produktuak non-nahi aurkituko dituzte Durangoko azokara joaten direnek. Hain justu, azokan bertan aurkeztuko dituzte euren emaitzak eskualdeko hainbat egilek, eta beste askok labetik orain oso gutxi ateratako produktuak eramango dituzte.

Danbakako laugarren kontzertua, gaur

 Debagoiena Danbaka musika lehiaketaren barruan, gaur, egubakoitza, beste lau taldek eskainiko dute kontzertua Elgetako Espaloian. N_OPH, Los Cretinos, Supercools eta Ostiada Oi! taldeek joko dute, 22:30ean hasita. Publikoaren Sariari dagokionez, Enboskadak jarraitzen du faborito izaten; Denial da bigarrena.

Euskararen Eguna: ekitaldiak izango dira hainbat herritan

 Debagoiena Abenduak 3, Euskararen Eguna ospatuko dugu, eta ibarreko bi herritan batez ere, ekitaldi bereziak antolatu dituzte, Eskoriatzan eta Bergaran, hain zuzen. Baina ibarreko gainerako herrietan ere zenbait ekintzarekin gogoratuko dute data berezi hori.

Zubia dela-eta, saskibaloi eta eskubaloi partiduak aurreratuta

 Debagoiena Zubia dela-eta, Oñatiko Arrikrutz Kobak Eskubaloi Taldeak eta Arrasateko Mugarri Alkesa Saskibaloi taldeak egubakoitz ilunkeran jokatuko dute oraingo jardunaldiko partidua.

Zilarrezko Q saria eman diote Eskualdeko Ospitaleari

 Debagoiena Eskualdeko Ospitaleak Zilarrezko Q saria irabazi du, bere kudeaketa onarengatik. Euskalit Fundazioak ematen ditu errekonozimendu horiek. Hil erdialdean EAE osorako ekitaldi baten jasoko dute saria ospitaleko arduradunek, beste irabazleekin batera.

Eskualdeko korrikalari dezente Donostiako maratoian

 Debagoiena Guztira 2.000 korrikalarik baino gehiagok hartu zuten parte atzoko Donostiako maratoian.

Ibarreko musika eskolen esperientziak elkartrukatzeko balio izan zuen saioak

 Debagoiena Debagoieneko musika eskolek bigarrenez egin dute emanaldia. Oñatin elkartu ziren Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Bergara, Oñati eta Soraluzeko musikariak. Santa Ana aretora guraso asko batu ziren.

Enboskada da oraindik publikoaren faboritoa, baina nagusitasuna galtzen doa

 Debagoiena Enboskada da Publikoaren Sarirako lehen postuan dagoena. Hala ere, azken aste honetan beste taldeek boto dezente jaso dute eta ikusleek emango duten sarirako borroka bero-bero dago.

Debagoieneko musika eskolek kontzertua eskainiko dute

 Debagoiena Debagoieneko musika eskolek eta Plazentziakoak bat egingo dute gaur, egubakoitza, Oñatin, kontzertua eskaintzeko. Talde askok parte hartuko dute eta pieza herrikoiak, soinu bandak, gaur egunekoak eta konposatzaile klasiko eta ezagunenak ere, denetarikoak joko dituzte.

Aipamen berezia jaso dute "Goiena.net" webguneak eta "Goienkaria" aldizkariak

 Debagoiena Iberiar penintsulako diseinu oneneko agerkarien artean jaso dute aipamena, egunotan Coruñan egin den kongresuan. Espainia eta Portugalgo prentsa idatzizko agerkari garrantzitsuenetan lanean dabiltzan ehunetik gora profesional batu dira La Voz de Galicia egunkariaren Prentsa Museoan.

Eguerdian aurkeztu dute Leintz Eskola Kirola egitasmoa

 Debagoiena 2004-2005 ikasturtean sortu berri den LEINTZ ESKOLA KIROLA egitasmoa aurkeztu dute gaur Leintz Gatzagako udaletxean. Eragile ezberdinen arteko elkarlanaren emaitza da, haurrei zuzendua dago, eta kirola du oinarri.