Logoa

Joan den urtean 4.862 odol ateratze egin zituzten Debagoienean

 Debagoiena Gipuzkoako eta Arabako odol emaileen elkarteak pozik dira odol ateratzeek gora egin dutelako eta odol emaile berriak lortu dituztelako.

Sharon Stoner, Danbakako irabazle

 Debagoiena Ez zen ezusterik izan. Hiru finalistak nor baino nor hobeto aritu ziren bart gauean Danbaka lehiaketako finalean, eta maila handiko finala, gozatzeko modukoa, eskaini zieten entzuleei. Sharon Stoner talde oñatiarra, emanaldi indartsu eta zuzen batekin, lehiaketako lehenengo edizioko irabazle oso duina da. Entzulearen saria Enboskada taldeak jaso zuen.

Musika bikaina eta sorpresa asko gaur, Danbakako finalean

 Debagoiena Gaur egingo da Danbakako finala Elgetako Espaloia antzokian. Potemkin, Sharon Stoner eta Muted finalistek 45 minutuko emanaldi bana egingo dute. Horren ondoren jakingo da zein den lehiaketako irabazlea. Split77 talde deustuarra izango da gaueko gonbidatu berezia.

Euskadiko xakearen gailurrean

 Debagoiena Bihar hasiko dute aurtengo Xakeko Euskal Liga, eta Euskal Herriko hamar taldeen artean izango dira Arrasateko San Andres eta Aretxabaletako Arlutz taldeak. Arrasatek joan den urtean eskuratu zuen Euskadiko gorengo mailan jokatzeko txartela; Arlutzek, berriz, ondo eutsi zion kategoriari.

Meningitisaren kontrako 5.000 txerto jarriko ditu Osakidetzak Debagoienean

 Debagoiena Osakidetzak jarriko ditu 5.000 txerto baino gehiago ibarreko eskola, ikastola eta unibertsitateetan. Astelehenean hasi zuten txertatze kanpaina eta otsailaren 29an amaituko dute. Dagoeneko Eskola Politeknikoan eta Arrasate-Aretxabaleta Institutuan izan dira Osakidetzako ordezkariak.

Ospitalera joateko autobusa jarriko dute Antzuolan eta Elgetan

 Debagoiena Elgetatik Arrasatera autobusez joateko Bergarara jaitsi behar izaten da. Egunero hiru autobusek egiten dute joan-etorria.

Urteko lehenengo derbia, domekan

 Debagoiena Aretxabaletak eta Bergarak estreinatu berri dugun 2005eko lehenengo derbia jokatuko dute domekan (16:30ean, Ibarran). Jakin, baina, preferente mailakoek dagoeneko estreinatu dutela urtea, astean zehar jardunaldia jokatu dute-eta.

Zorionak eta urte berri on, guztioi!

 Debagoiena Goiena.net-eko lankideok Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu. Aprobetxatu jai egunak eta ondo pasa. 2005.urtea gogoz hasi eta datorren urtera arte! Urtarrilaren 7tik aurrera hasiko gara biharrean eta zuek ere ordutik aurrera parte hartu ahal izango duzue eztabaidetan-eta.

Zabor bilketaren ordutegia aldatuko dute Gabonetan

 Debagoiena Bergaran, Oñatin eta Antzuolan, zaborra biltzeko ordua aldatuko dute Gabonetan. Urtarrilaren 24an eta 31n, arratsaldez batuko dute.

Aritz Arrizabalagak irabazi du Debagoieneko Agenda 21eko logo lehiaketa

 Debagoiena Udaltalde 21, Debagoieneko Tokiko Agenda 21a irudikatuko duen logoa aukeratu dute. Antolatutako lehiaketa publikoaren irabazlea Aritz Arrizabalaga Urresti izan da eta, 350 euroko saria jaso du.

Ion Agirre preso aramaioarra egoera larrian

 Debagoiena Ion Agirre preso aramaioarraren aldeko herri ekimena sortu dute. Hain justu ere, Jon Agirreren Arrasateko eta Aramaioko lagunek eratu dute taldea. Izaera irekia du herri ekimenak, eta bere helburua da Agirreren askatasuna lortzea.

Loteria: 54.600 da sari potoloa

 Debagoiena Sorten, Lleidan saldu da zenbaki oso-osoa. Hauxe da Espainiako loteriaren zenbaki potoloena: 54.600.

Kilometroak 2005: webgune berria plazara

 Debagoiena Gabonetarako opari berezia daukagu: Kilometroetako webgunea. Diseinu aldetik bizia eta gaztea da. Edukiei dagokienez, hiru atal nagusi ditu: ekintzak, berriak eta elkarrizketak.

Maite Sanchez Gabonetako postal lehiaketako irabazlea

 Debagoiena Urtero bezala, Arizmendi Ikastolak gabonetako postal lehiaketa antolatu du. Aurtengo lehiaketaren irabazlea Maite Sanchez izan da. Finalista aurrekoak, aldiz, Eneida Felix eta Joseba Iregi.

Neguan sartu gara

 Debagoiena Eguerdiko ordu bata laurden gutxitan sartu gara neguan. Tenporek esan dute negu laburra eta nahasia izango dugula.

Debagoienean ospitale berria egiteko eskatu diote Arrasateko PSEk eta PPk Osakidetzari

 Debagoiena Arrasateko Udaleko ezohiko bilkuran ospitale berria egiteko eskatu zioten PPk eta PSEk Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailari. Aldi berean, salatu zuten Arrasateko EAJren udal taldearen jarrera, "akordio ezkutua sinatu dutelako Osakidetzarekin ospitalea zaharberritzeko eta ez berria egiteko guk eskatzen dugun moduan".

Finalistak: Potemkin, Muted eta Sharon Stoner

 Debagoiena Potemkin (Oñati), Muted (Arrasate-Abadiño) eta Sharon Stoner (Oñati). Urtarrilaren 14an, finalean, talde bakoitzak hiru ordu laurden izango ditu, eta, epaimahaiak azpimarratu duenez, "edozeinek irabaz dezake, hortaz, taldeek dena eman beharko dute finalean". Joan den egubakoitzean izan zen azken sailkapen kontzertua Espaloian, eta han argi geratu zen berriz parte-hartzaile guztien maila bikaina.

Danbaka: bosgarren kontzertuaren gaineko kritikak eta argazkiak

 Debagoiena Danbakako saio borobilena izan zen joan den egubakoitzekoa Elgetako kafe antzokian. Stukas, Turboamor, Sharon Stoner eta Ozen izan ziren taula gainean. Talde guztiek ausart eta original jardun zuten. Hemen bildu ditugu lehen faseko azken kontzertuaren gaineko kritikak eta argazkiak.

Saio borobil baten ondoren, finalistak jakitea bakarrik falta da

 Debagoiena Danbakaren lehen fasea bart, egubakoitza, bukatu zen. Eta bai borobil bukatu ere, izan ere, bost saioetako onenetariko bat izan zen bart gauekoa. Publikoak ere bat egin zuen eta ez zen beste emanaldietan bezain urruti geratu. Orain, finalistak jakitea falta da, eta horiek Asteleheneko Goienkaria-k jakinaraziko ditu abenduaren 20an.