Logoa

Dragon Oriental jatetxe txinatarraren bloga on-line

 Debagoiena Arrasaten dago Dragon Oriental jatetxea. Eskaintzen duten guztiaren berri duzue blogean: eguneko menuak, menu bereziak, karta eta edariak, besteak beste.

Debagoieneko taxi gidariek zerbitzua etengo dute 12:00etatik 13:00etara

 Debagoiena Atzo goizaldean Eduardo Robledo 45 urteko taxi gidaria hil zuten labankadaz Bilbon. Hori salatzeko Debagoieneko taxi gidariek zerbitzua etengo dute eguerdian, 12:00etatik 13:00era bitartean.

Sariak 'Goienkaria'-ri eta 'Asteleheneko Goienkaria'-ri

 Debagoiena Diseinuari dagokion aipamen berezia jaso dute Europako Egunkarien Elkartearen sariketan tokiko agerkarien atalean.

Badiharduguk Deba Ibarreko euskalkien mapa egin du

 Debagoiena Deba Ibarra osatzen duten 17 herriko hizkera jasotzen du mapak. Badihardugu Euskara Elkarteak Durangoko Azokan aurkeztuko du mapa. 3 eurotan salduko da.

Blog komertzial berria: Irudi Sport

 Debagoiena Arrasateko Irudi Sport kirol zentroak bloga egin du Goiena.net-en. Eskaintzen dituzten entrenamendu eta ariketen berri izango duzue blogean.

Euskal Curriculumaren aldeko eguna egingo da ibarrean

 Debagoiena Debagoieneko Ikasle Abertzaleak taldeak, Euskal Herriak Bere Eskolak eta LAB sindikatuak deitu dute egun hau. Bergaran eta Arrasaten egingo dute Euskal Curriculumaren aldeko eguna.

Gaur ospatu dute Euskara Eguna Arizmendin

 Debagoiena Arizmendi ikastolak zenbait urte daramatza Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen. Aurten, Xabierko San Frantzisko eguna zapatua, abenduak 3, da. Hala ere, ikasle eta irakasleek gaur, abenduaren 5ean, ospatu dute.

'Ezkutuorly' blog komertziala on-line

 Debagoiena Ezkutu eta Orly tabernek bat egin dute blog berean. Bertan, lehiaketak, porrak edota ekitaldi ezberdinen berri emango dute. Blog honekin, dagoeneko 21 blog komertzial daude Goiena.net-en.

Euskararen eguna: gazteenei zuzendu diete euskaraz jarduteko mezua

 Debagoiena Euskararen Nazioarteko Egunak oihartzun zabala izan du gurean. Euskara elkarteak, Udalak eta ikastetxeak arduratu dira ibarrean euskararen aldeko deia zabaltzeaz.

Jaurlaritzak euskarazko komunikabideei laguntzak murriztu izana salatu du Goienak

 Debagoiena Eusko Jaurlaritzak euskarazko komunikabideei ematen dizkien dirulaguntzetan murrizketak egon direla salatu du. Ekitaldia goizean egin dute Donostian. Topaguneak deitu du eta Goiena ere bertan izan da.

Euskarazko produktuen katalogoa eskuragarri dago

 Debagoiena Jostailu, musika, liburu edota jokoen merkatu zabalean, euskara nabarmentzeko ahalegina da katalogoa. Euskal Herrira zabaldu da aurten lehen aldiz. Gurean ere eskuragarri duzue.

Karibera bidaia oparituko du 'Asteleheneko Goienkaria'-k

 Debagoiena Asteleheneko Goienkaria-ren harpidedun batek Dominikar Errepublikara bidaia irabaziko du. Izan ere, Goienak bi lagunendako bidaia zozketatuko du abenduaren 16an.

Goienkariak bost urte bete ditu

 Debagoiena Goienkariak erronka berria dauka orain. Hala, Goienkaria guztiz berritua izango da 2006 urte hasieran. Bihar, abenduak 2, erreportaje zabala argitaratuko dute guzti honen gainean.

Larraitz Arando: "Ez dago arrisku talderik, denok gaude arriskuan "

 Debagoiena Hiesaren Munduko Eguna da gaur, abenduak 1. Gaixotasunak goraka egin du nabarmen azken urteetan eta mundu osoan 40 milioi daude kutsatuta. Arrasate Irratiak elkarrizketa egin dio Larraitz Arando, Arrasateko sexologia zerbitzuko teknikariari, gaixotasun honen nondik norakoak azaltzeko.

"Xoriek 17 " diskoa aurkeztu du Mikel Laboak

 Debagoiena Mikel Laboaren lan berria da. Bilboko Carlton hotelean aurkeztu du lagunez inguratuta. Oihana Elortza kazetaria bertan izan da. Ostiralean elkarrizketa osoa ikusteko aukera izango duzue GOITBko Ilunpean saioan, 22:15ean.

Fagor Etxetresna Elektrikoak: "Euskara Plana, bide onetik doa"

 Debagoiena Fagor Etxetresna Elektrikoak Kooperatiba Elkarteak 2002-2005 Euskara Planaren balantzea egin du. Planaren koordinatzailearen esanetan, aurrera pausuak nabarmenak dira eta balantzea positiboa da. Edonola ere, gaineratu du oraindik lan asko dagoela egiteko.

Jose Luis Elkoro: "agiri falta eta irregulartasunak daude epaiketan"

 Debagoiena Atzo arratsaldean jarraitu zuen deklaratzen Jose Luis Elkorok. Saio gorabeheratsua izan zen. Istilutsua eta etenaldi askokoa. Gaur berriz, Patxo Murgarenek dihardu deklaratzen. Arrasate Irratiak elkarrizketa egin dio goizean Elkorori. Hona hemen azaldu duena.

Debagoieneko turismo bulegoen ordutegia

 Debagoiena Hona hemen Debagoieneko turismo bulegoen eta museoen ordutegiak. Zubi honetan izango duten ordutegia ere bertan dago. Baita, Martin Lasarteren erakusketaren berri ere.

Fagor Ederlanek lankidetza hitzarmena sinatu du Aisin Takaoka enpresa japoniarrarekin

 Debagoiena Teknologia hitzarmen honi esker, fabrikazioaren arloko ezagutzak eta berrikuntzak trukatzea nahi ditu Fagor Ederlanek. Baita osagaien garapena lortzea ere.

Xabierko San Frantzisko eguna ospatuko du Arizmendi ikastolak

 Debagoiena Arizmendi ikastolak zenbait urte daramatza Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen. Aurten, Xabierko San Frantzisko eguna zapatua, abenduak 3, da. Hala ere, ikasle eta irakasleek astelehenean, abenduaren 5ean, ospatu dute.