Logoa

Elurrak ez du apartekorik eragin, baina Elgetan argi barik egon ziren

 Debagoiena Neguko bigarren elurtea hotzagoa izan da. 15 eta 30 cm arteko elurra egin du Debagoienean. Pello Zabalak esan digunez, "ilbeheran egingo du berriz ere elurra, otsailaren 21a aldera. Elur hautsa egingo du eta oraingoan moduan, hotza".

Bi debagoiendar saritu dituzte Argia Sarietan

 Debagoiena Fermin Etxegoien oñatiarrak egunero idazten du Berria egunkariko telebista orrian. Prentsa arloari dagokion Argia Saria eman diote oñatiarrari. Bestalde, telebistari dagokion Argia Saria eman diote ETBko Postdata saioari. Bertan lan egiten du Unai Loidi aretxabaletarrak.

Blog berria Goiena.net-en: Zahar-berri

 Debagoiena Zahar-berri proiektua duela bederatzi urte jarri zuten martxan Arrasateko AED, Erdu-AEK eta Udal Euskaltegiak. Euskaldun berriak euskaldun zaharrekin elkartuz, berba egitea errazten duen proiektua da Zahar-berri. Webgunea badute lehendik, baina orain proiektuko teknikaria den Lander Juaristik blogaren bidez dinamismo handiagoa eman nahi dio egitasmoari.

Auto ilara handiak Antzuolan izandako istripuaren ondorioz

 Debagoiena Azken ordua (09:10): Une honetan Ertzaintzak errepide bat zabaldu du eta pasoa ematen ari da txandaka. Errepide ingurua ere garbitu dute.

Udalsarea21eko kide egingo dira ibarreko udal guztiak eguaztenean

 Debagoiena Iraunkortasunaren Euskal Udalerrien Sareak ingurumenaren alde jarduteko zerbitzua ematen du. Ingurumena hobetzeko konpromisoa hartuko dute udal guztiek.

Elkarlanerako hitzarmena sinatu du MUk Mexikoko unibertsitate batekin

 Debagoiena Hitzarmenari esker, Mexikoko ikasle eta irakasleek MUra etortzeko aukera izango dute, eta hemengoak hara joan ahal izango dira. Truke horiek epe luze zein laburretarako izango dira.

Debagoieneko turismoa Madrileko Fitur azokan

 Debagoiena Aste honetan egingo da Madrilen turismoaren gaineko Fitur azoka, hilaren 25etik 29ra bitartean. Besteak beste, Eskoriatza eta Oñatiko turismo eskaintzaren berri izango dute bertaratutakoek.

Mundumira festa egingo dute Oñatin maiatzean

 Debagoiena Maiatzaren 26an, 27an eta 28an egingo dute Mundumira, munduko kulturen jaia. Iaz egin zen lehenengo aldiz Arrasaten eta aurten jaia errepikatu nahi izan dute. Debagoiena lurralde desberdinetatik etorritakoen topagune bihurtu nahi dute antolatzaileek eta, aldi berean, bertako ondare historikoa, artistikoa eta naturala erakutsi.

Aldundiaren bigarren aurrekontu handiena, Debagoienari

 Debagoiena Gipuzkoako Foru Aldundiak 155.978.584 milioi euro inbertituko ditu aurten Debagoienean, lurralde osoan eskualdeka bigarren inbertsio handiena. Horren berri eman zuen joan den astean Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak.

Dagoeneko 200 lagunek eman dute izena Zegama-Aizkorri mendi maratoirako

 Debagoiena Zegamako udaletxera deituta eman behar da izena urtarrilaren 31 baino lehen. Antolakuntzak 400era igo du aurten partehartzaileen kopurua. Proba maiatzaren 28an da.

Iruzur egiten ari dira Telefonicaren izenean

 Debagoiena Etxera joaten dira Telefonicatik datozela esanez. Ordaintzeko duzun faktura bat erakusten dizute.

Gipuzkoako aurrekontuak: Hiltegirako eta autobus zerbitzuetarako partidak

 Debagoiena Aralarren ekimenez, 2006ko Gipuzkoako aurrekontuak debagoiendarrendako interesgarriak izan daitezkeen diru partidak jaso ditu.

Blog komertzial berria: Gorka Garai taxi gidariaren bloga

 Debagoiena Antzuolan du taxi geltokia Gorka Garaik eta eskaintzen dituen zerbitzuen berri emango du hemendik aurrera bere blogean.

Datorren astean hasiko da ibarrean sagardotegi denboraldia

 Debagoiena Gaur, urtarrilak 11, hasi dute txotx denboraldia Astigarragako Petritegi sagardotegian. Debagoieneko Ixaun eta Iturrieta sagardotegian, berriz, datorren asteburuan inauguratuko dute denboraldia.

Debagoieneko Gida Komertzialak banatuko dira

 Debagoiena Aste honetan banatuko dituzte 2006ko Gida Komertzialak. Urtarrilaren amaierarako amaituko dute banaketa.

'Oñatiko Aditz Taulak' liburua eskuragarri

 Debagoiena Oñariko Udal Euskaltegiko irakasleek Badihardugu euskara elkartearen bitartez kaleratutako liburuska da. Bertan, Oñatiko aditz ezagun eta erabilienak daude bilduta.

Merkealdietan kontuan hartzeko aholkuak

 Debagoiena Dagoeneko hasi dira merkealdiak Debagoienean ere. Horregatik, kontsumitzaileen elkarteak eta Jaurlaritzak zenbait aholku eman ditu.

Erregeekin agur esan diegu Gabonei ohiko irudiei hutsik egin gabe

 Debagoiena Kabalgatak, umeendako jolas-parkeak eta umeak opari berriekin jolasean izan dira egunotako irudi nagusiak.

Errege kabalgatak han eta hemen

 Debagoiena Gaur, Errege bezpera, kabalgatak izango dira protagonista ibarreko herri askotan. Dotore jantzita eta herritarren laguntzarekin helduko dira hara eta hona.

Ostalariak kezkatuta Tabakoaren Aurkako Legearen aurrean

 Debagoiena Atzo sartu zen indarrean Tabakoaren Aurkako Legea Hego Euskal Herrian. Legeak tabernarien eta ostalarien artean piztu ditu kezka handienak. Aretxabaletako Baster-alde jatetxean izan gara.