Logoa

Lilura blog komertziala on-line

 Debagoiena Lilura Edertasun Institutua gorputzaren zainketaz eta ongizateaz arduratzen da. Blogean eskaintzaren eta berritasunen berri emango dute.

Ehun mila lagunera ez da iritsi, baina arrakasta izan du Kilometroak jaiak

 Debagoiena Euria erruz egin zuen arren, milaka euskaltzale hurbildu ziren atzo Leintz bailarara Arizmendi Ikastolak antolatutako jaira. Eguraldiak partaideen kopuruan izandako eragina kontuan hartuta, bi kontu korronte zabaldu dituzte laguntza emateko. Antolatzaileek balorazio oso positiboa egin dute eta datu zehatzak asteon emango dituzte jakitera.

Kilometroak 05en gaineko informazio osoa Goienako medioetan

 Debagoiena Domekan ospatuko da Aretxabaletan 2005eko Kilometroak jaia. Euskararen eta ikastolen alde ekitaldi mordoska antolatu dute eta jendetza inguratuko da Leintzera. Antolatzaileek autobusez gerturatzea gomendatzen dute. Goiena.net-en atal berezi bat prestatu dugu eta bertan aurkituko duzu Kilometroak jaira joateko informazio erabilgarria. 'Goienkaria'-k ere gehigarri berezia egin du Kilometroak 05en gainean eta domekan banatuko dute Aretxabaletan. GOITBn, aldiz, jaiaren gaineko saio berezia izango da domeka gauean.

'Nire begietatik' bloga bloggerretik Goiena.net-era

 Debagoiena Nahikari Ayok badauka bloga:"Nire begietatik". Honekin, dagoeneko 27 blog pertsonal daude Goiena.net-eko blog komunitatean. Nahikarik bloggerren zeukan bere bloga. Baina Goiena.net-eko euskal komunitatera pasatzea erabaki du.

Sustatu, Espainiako (!) blog garrantzitsuenen artean

 Debagoiena Titular horretxekin eman du Sustatuk gaur goizeko berria. Goiena.net egiten dugunok pozez gaude horrelakoen aurrean: Espainiako 50 blog eraginkorrenen artean dago Sustatu. Urtetako lana da eta fruituak ematen ditu.

'Xirimiri', Goiena.net-eko blog berria

 Debagoiena Joseba Iruretagoienak blog berria dauka. Asteasuarra da Joseba, baina, Zarautzen bizi da. Lehendik bazuen bloga Goiena.net-en, baina berri bat egitea erabaki du.

Nikolas Segurola: "Artzaintza galduko den ustea dago, baina Espainiako artzainek guk baino arrazoi gehiago dute beldurtzeko"

 Debagoiena Nikolas Segurolak bizitza osoa eskaini dio artzaintzari. Urteen joan-etorriaz jarduera horretan izandako gora-behera guztiak gertutik ikusi ditu. Etorkizuneko artzainak formatzen jarduten du Arantzazuko inguruetan dagoen Artzain Eskolan. Aditua denez, Artzain Munduak antolatutako Munduko Artzainen III. Topaketak zein ondorio atera duen galdetu dio ondorengo elkarrizketan:

Tenporek euri gutxi eta eguraldi sanoa iragarri dute

 Debagoiena Urriaren 17a bitartean tenporek euri gutxi iragarri dute. Eguraldi sanoa eta aterkia apenas erabili beharko dugula diote. Dena dela, urriaren 17tik azaroaren 16ra bitartean tenperaturak jatsi egingo dira eta euri arriskua handitu egingo da.

Hiru hileko baldintzapeko espetxe zigorra eskatu du prokuradoreak Demo eta Zuzeneko kideentzat

 Debagoiena Atzo,irailak 27, epaitu zituzten Parisen, Versalleseko epaitegian, Demoen eta Zuzeneko kideak. Tartean, Gari Kortazar eskoriatzarra eta arrasatear bat. Epaiketak arratsaldeko 14:00etatik 16:30ak bitartean iraun zuen. 15 lagun epaitu dituzte espetxe bateko harresira igo izana leporatuta.

Globalizazioaren eta autoeraketaren gaineko gogoeta egiten duen liburua argitaratu dute

 Debagoiena Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko Lanki Ikertegiaren eta EHUko Gezki ikertegiaren elkarlanez egin dute "Globalizazioa eta autoraketa" izeneko liburua. Globalizazioaren inguruko gogoeta zabala eta autoeraketaren gaineko ekarpen berria egiten du.

Gudari eguna: hainbat ekitaldi izango dira Debagoienean

 Debagoiena Gaur, irailak 27, bete dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik 30 urte. Bi gudariekin batera FRAP-eko 3 kide ere hil zituen erregimen frankistak.

Gaur, martitzena, epaituko dituzte Demoak eta Zuzeneko kideak

 Debagoiena Parisen, Versalleseko epaitegian Demoen eta Zuzeneko kideen aurkako epaiketa egingo dute gaur, hilak 27. 15 lagun epaituko dituzte 14:00etatik aurrera, espetxe bateko harresira igo izana leporatuta. Epaituko dituztenen artean daude Gari Kortazar eskoriatzarra eta arrasatear bat.

'Aupa Etxebeste!' filmak harrera beroa jaso zuen Zinemaldian

 Debagoiena Nork esan du aurtengo Zinemaldian glamourra ez dagoenik? Aupa Etxebeste!-ko filmeko aktore eta zuzendariek euskal glamourra ekarri zuten atzo Zinemaldira. Telmo Esnalek eta Asier Altuna Kixik zuzendutako filmak sekulako ikusmina piztu zuen eta ikusleek gustura hartu zuten aspaldian egin den lehen euskarazko filma. Barre algarak entzun ahal izan ziren Kursaaleko aretoan. Besteak beste, Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria egon zen atzoko estreinaldian.

Jarri musika poltsikoko telefonoan Goienari esker

 Debagoiena Euskal Herriko bakarlari edo taldeen abestiak poltsikoko telefonoetan jartzeko aukera ematen duen proiektua da smsoinu. Baina abestiez gain, soinuak, irudiak eta jokoak ere eskuratu daitezke.

Kilometroak'05 jaian ingurumena errespetatuko da

 Debagoiena Kilometroak'05 jaian ingurumenarekiko errespetua indartzeko, antolatzaileek hainbat neurri berezi hartu dituzte. Lau arlo ezberdinetan banatu dituzte neurriak:

'Ahozko Jarduna Hobetzeko Proposamenak' liburua aurkeztu du Badiharduguk

 Debagoiena Liburuan jasotzen dira ahozko hizketan egiten diren akats ohikoenak eta hauek zuzendu ahal izateko ariketak proposatzen dira. Gaur, irailak 21, egin dute liburua aurkezteko prentsaurrekoa Arrasaten.

Kooperazio Kooperatiborako I Simposiuma antolatu du Mundukidek

 Debagoiena Jardunaldiak irailaren 23an, ostirala, Gasteizko Artium Museoan egingo dira. Jardunaldi hauen bidez, Euskal Herriko mugimendu kooperatibotik sortu den herri pobretuenganako elkartasun eta lankidetzarako sistema propioa zabaldu, hobetu eta sakontzeko espazioa finkatu nahi da.

Gari Kortazar, Zuzen mugimenduko kidea: "Baikor gaude, baina Frantziako justiziarengan mesfidantza dugu"

 Debagoiena Hilaren 27an, Demo eta Zuzen mugimenduetako hamabost kide epaituko dituzte Versallesko auzitegian, presoak Euskal Herriratu ditzaten eskatzeko 2003an egindako ekintza batengatik. Tartean daude Gari Kortazar eskoriatzarra eta beste arrasatear bat. Hamazortzi hilabeteko espetxe-zigorra eta 15.000 euroko isuna ezar diezaiokete bakoitzari. Gaur egingo dute Donostian epaiketaren berri emateko prentsaurrekoa eta Arrasate Irratian egon da goizean Gari. Berak esandako batzuk ekarri ditugu hona.

Mondragon Unibertsitateak 2005-2006 ikasturte akademikoa inauguratu du

 Debagoiena Mondragon Unibertsitateak 2005-2006 ikasturte akademikoa inauguratu du gaur. Inaugurazio ekitaldian izan dira, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria eta euskal unibertsitate sareko errektoreak. Zientzia eta teknologia, lana eta eskola izan dituzte hizpide.

Irailak 22an aurkeztuko dute Kilometroak'05

 Debagoiena Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean egingo dute Kilometroak 2005-eko aurkezpena. Irailak 22, osteguna, egingo den prentsaurrekoa goizeko 11:00etan hasiko da.