Leintz Gatzagako Lurraldebuseko zerbitzuetan aldaketak egingo dituzte

Imanol Beloki Unamuno api 25, 16:56 Leintz Gatzaga

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Dominguezek Dorleta Elkorobarrutia Leintz Gatzagako alkatearen eskaerari erantzun dio eta Lurraldebuseko zerbitzua herritarren beharretara egokituko du. Hau da, DG21 linearen irteera guztiak bost minutu aurreratuko dira (Leintz Gatzaga>Eskoriatza>Arrasate), beste linea eta garraiobide batzuk hartu behar izaten dituen jendeari erraztasunak emateko.

Ikerlanek Laboral Kutxa eskertu du orain dela 50 urte emandako bultzadagatik

Mirari Altube Arrese api 25, 16:24 Arrasate

50 urteko ibilbidea egin du Ikerlanek, teknologia-transferentzian liderra den zentroak, eta sorreran Laboral Kutxak eskaini zion babesa eskertu gura izan dio aitortza ekitaldi txiki bat eginda. Arrasateko egoitza nagusiaren fatxadan plaka bat jarri dute, gaur, apirilak 25, emandako laguntza gogorarazteko.

Leintz Gatzaga, Leintz Gatzaga
Debagoiena
Osteguna 25 eguraldia Min: 5ºC
Max: 15ºC
Ostirala 26 eguraldia Min: 5ºC
Max: 17ºC
Larunbata 27 eguraldia Min: 5ºC
Max: 19ºC

AEMET-ek emandako informazioa