api 25, 16:56 Leintz Gatzaga
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Dominguezek Dorleta Elkorobarrutia Leintz Gatzagako alkatearen eskaerari erantzun dio eta Lurraldebuseko zerbitzua herritarren beharretara egokituko du. Hau da, DG21 linearen irteera guztiak bost minutu aurreratuko dira (Leintz Gatzaga>Eskoriatza>Arrasate), beste linea eta garraiobide batzuk hartu behar izaten dituen jendeari erraztasunak emateko.
api 25, 16:24 Arrasate
50 urteko ibilbidea egin du Ikerlanek, teknologia-transferentzian liderra den zentroak, eta sorreran Laboral Kutxak eskaini zion babesa eskertu gura izan dio aitortza ekitaldi txiki bat eginda. Arrasateko egoitza nagusiaren fatxadan plaka bat jarri dute, gaur, apirilak 25, emandako laguntza gogorarazteko.