Logoa

GHK-k kalte-galerak exijituko dizkie Epeleko konpostatze plantaren arduradunei

  Ingurumena  Bergara  Debagoiena

GHK-k kalte-galerak exijituko dizkie Epeleko konpostatze plantaren arduradunei

José Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatuak azaldu duenez "Epeleko planta gaizki diseinatuta dago eta ondorioz, ezin izan da martxan jarri". Diputatuak iragarri du GHK-k arazoak bere kabuz konpontzeko erabakia hartu duela eta kostuen ordainketa exijituko duela. 

Leintz Arizmendi nesken futbol taldea sortu da

  Kirola  Debagoiena

Mondra, UDA eta Arizmendi taldeak batu egingo dira proiektu berri bat sortu eta emakumezkoen futbolari bultzada emateko: Leintz Arizmendi. Euskal Ligan jokatuko du talde nagusiak, eta kategoria txikietan beste bi talde izango dituzte.

'Ongi etorri baserrira!' ekimenaren 4. edizioan Agarre eta Gomiztegi baserriak ezagutzeko aukera

  Gizartea  Debagoiena  Eskoriatza  Oñati

'Ongi etorri baserrira!' ekimenaren 4. edizioan Agarre eta Gomiztegi baserriak ezagutzeko aukera

Uztailaren 7 eta 8an ENBA (Euskal Nekazarien Batasunak) antolatutako Ongi Etorri Baserrira! ekimenaren laugarren edizioa egingo da. Honen helburua baserria eta hiriaren arteko zubigintza egitea da. Hala, Debagoienean, Eskoriatzako Agarre baserrira eta Oñatiko Gomiztegira egin ahalko dira bisitak.

Jose Ramon Becerra: "Gure diskurtsoa integrala da, eta hiru zutabe ditu: ingurumena, arlo soziala eta demokrazia"

  Politika  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Orain gutxi egin du Equo Euskadi alderdiak bigarren kongresua, eta izena aldatzea izan da hartutako erabakietako bat: Equo Berdeak izango dute izen aurrerantzean. Duela sei urte sortu zen alderdiak hainbat ordezkari lortu ditu azken urteetako hauteskundeetan; Jose Ramon Becerra, esaterako, legebiltzarkidea da Gasteizen.

Epaileak Bidegi auzia bost urtez luzatu du, gertatutakoa sakonki ikertzeko

  Politika  Debagoiena  Eskoriatza

Epaileak Bidegi auzia bost urtez luzatu du, gertatutakoa sakonki ikertzeko

Bidegi auziko gertakarien garrantzia eta konplexutasun tekniko maila ikusita, fiskalak instrukzio fasea 5 urtez luzatzea eskatu zuen. Ekainaren 6an, epaileak eskaera hori onartu egin du. EH Bilduk pozez hartu du epailearen erabakia, aurreko Foru Gobernuak jarritako salaketei "sinesgarritasuna" eman dielako epaileak eta fiskalak.

Leire Martinen ikaskideak

  Gizartea  Bergara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Gero eta gutxiago geratzen da Leire Martin bergararrari elkartasuna adierazteko asteburuan egingo den jaialdirako, eta atzo Leire bera ezagutu genuen bezala, gaur San Martin Agirre Herri Eskolara gerturatuko gara, Leireren ikaskideekin egotera.

Arrasateko Kirol Sariak banatuko dituzte egubakoitzean

  Kirola  Arrasate  Debagoiena

Arrasateko Kirol Sariak banatuko dituzte egubakoitzean

Arrasateko kirol talde gehienek amaitu dute jada aurtengo denboraldia –atletak orain daude aire libreko momenturik garrantzitsuenean– eta momentu hori aprobetxatuz urteko kirolari onena aukeratzeko tartetxoa ere hartu dute. Hala, egubakoitzean, hilak 16, banatuko dituzte sari horiek Arrasateko udaletxeko osoko bilkuren aretoan (18:30). 

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Ekainaren 14ko Hemen Debagoiena saioa.

Leire Martin ezagutzen

  Gizartea  Bergara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Egun gutxi falta dira Leire Martinen omenez zapatuan egingo den jaialdirako, eta gaur, bera ezagutzen saiatuko gara. Horretarako berarekin ez ezik, bere aitarekin ere izan gara.

Mikel Olabe: "Prozesu judizialak oso luzeak dira baina itxaropentsu gaude"

  Ekonomia  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Joan den astean egin zuten urteko batzar orokorra Fagor Etxetresnetako bazkide ohiek osatzen duten Ordaindu elkartekoek. 400 bat kide batu ziren urteak emandakoaren errepasoa egin eta aurrera begirako urratsen inguruan hitz egiteko eta elkarteko presidente Mikel Olabek eman ditu azalpenak.

Agur ‘roaming’ tarifei

  Teknologia  Debagoiena

Agur ‘roaming’ tarifei

Bihar sartuko da indarrean roaming tarifak Europar Batasunean desagertu arazten dituen akordioa. Izan ere, Ibiltaritza etxean bezala ekimenak Europar Batasuna osatzen duten 28 herrialdeen artean telefono tarifek beste herrialde batean egotearren izaten dituzten gain-kostuak ezabatzen ditu, atzerrira egindako deietan ezik.

Zorte txarraren eguna?

  Gizartea  Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Atzo hilak 13 izateaz gain, asteartea ere izan zen. Superstiziosoak gara?  Zorte txarra eta ona existitzen al dira?

Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioko zuzendaria: "Euskarazko blogak zabaldu, sustatu eta ezagutarazteko lanean jarraituko dugu"

  Euskara  Debagoiena

Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioko zuzendaria: "Euskarazko blogak zabaldu, sustatu eta ezagutarazteko lanean jarraituko dugu"

Azkue Fundazioak blogariak eta gizartea teknologian trebatu nahi ditu, horretarako ekintzak zehatzak burutuz. Honekin batera, euskal erabiltzaileen artean, nabigazioa euskaraz bultzatzeko ahaleginak egiten jarraituko du sentsibilizazio kanpainen bidez.

Xabier Murgiondo azkarrena Gipuzkoako erlojupekoko txapelketan

  Kirola  Antzuola  Debagoiena  Oñati

Atzo, martitzena, jokatu zituzten Gipuzkoako Erlojupekoko Txapelketak, Gervais memoriala, eta Ampoko ziklista Xabier Murgiondo izan zen azkarrena 23 urtez azpikoen kategorian (27.29.66). Emakumezkoetan, berriz, gazte mailan Garazi Erostarbe azpitxapeldun izan zen. Irudietan, Mikel Arregiren erlojupekoko saioa. 

Zaragozak fitxatu du Oihana Aldai: "Aukera aprobetxatzea erabaki dut"

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Debagoiena

Zaragozak fitxatu du Oihana Aldai: "Aukera aprobetxatzea erabaki dut"

Azkeneko urteak Oiartzungo atea defendatzen egon ostean Zaragozan jokatuko du Oihana Aldaik (Aretxabaleta, 25 urte). Fitxaketari esker Aldaik lehenengo mailan jarraitzeko aukera izango du, hain zuzen, Oiartzunek Zaragozaren kontra galdu zuen-eta kategoria, ligako azken jardunaldian (0-2). 

Bertsolaritza finaleko esperientzia, gertutik

  Kultura  Aramaio  Debagoiena  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA

Bi ordezkari debagoiendar izan dira asteburuan lehiatu den Euskal Herriko 29. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean lehian, beste hamaika bertsolarirekin batera. Azkenean Gasteiz aldera eraman du txapela Aroa Arrizubietak, baina Oihana Arana eskoriatzarra eta Aitor Ugarte aramaioarra, gustura gelditu dira euren lehen finalean egindako lanaz.
 

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Ekainaren 13ko Hemen Debagoiena saioa.

Angel Oiarbide: "Lau urte hauek prestaketa lanak izan dira, orain beste indar batekin has gaitezke pauso sendoak ematen"

  Politika  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Euskal Herri osotik joandako milaka lagunek galdera ikur erraldoia irudikatu zuten Bilbon zapatuan Gure Esku Dagok antolatutako ekitaldian. Erabakitzeko eskubidearen alde beste urrats bat izan zen eta bertan, Herritarron Ituna izenekoa aurkeztu zuten. Gure Esku Dagoko bozeramaile Angel Oiarbidek egi du balorazioa.

Makrobiotikara gerturatzen

  Osasuna  Arrasate  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Euskaldunok mahaiaren bueltan ospatzen dugu guztia: urtebetetzeak, lagun arteko eztabaidak, jaiak… Edozein aitzakia ona da otordu ederra prestatzeko. Badirudi azken urteotan gure, edo askoren dieta, aldatu egin dela, esaterako, janari makrobiotikoaren ondorioz.

Arroza, aniztasunaren sinbolo

  Gizartea  Debagoiena GAURKOAK

Debagoiena mailako Munduko Arrozak ekimena egingo dute Arrasaten uztailaren 8an. Arroza prestatuz aniztasuna bistaratzea, elkar ezagutzea eta integrazioa sustatzea dira helburuak. Ekainaren 23ra arte egongo da izena emateko aukera. 5-10 kideko taldeek hartu ahalko dute parte, nahiz eta banaka ere eman daiteke izena, eta gero talderen baten sartu.