Euskarazko aplikazioak

Euskarazko aplikazioak: Giza Gorputza

Jokin Guridi 2017ko abu. 19a, 10:40

Anatomia ikasteko aplikazioa, hezurrak eta muskuluak eta gorputzeko atal desberdinen izenak jolastuz ikasteko aukera ematen duena.

Oinarrian giza anatomia duten 6 joko desberdin ditu eta erabiltzaileak hezur, muskulu, organo, aparatu eta abar izendatzen, ezagutzen eta kontzeptuekin erlazionatzen ikasiko du. Motibaziorako tresna izan daiteken puntu sistema ere badu, erantzuteko abiaduraren araberakoa.

Aplikazioak doaneko eta ordainpeko bertsioak ditu eta Android eta iOS sistema eragiletan erabili daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak