goiena.eus

Euskarazko aplikazioak: Katedra

  Teknologia  Debagoiena

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak kudeatzen dituen blogen informazioa biltzen dituen aplikazioa da Katedra, zientzia alorreko informazioz osatzen dena. Notifikazioak aukerako gaietara murriztu daitezke eta berrikuntzak izan ahala oharrak bidaltzen ditu. Agenda aukera eta Kultura Zientifikoko Katedrak banatutako bideoak ere baditu aplikazioak.

 

Zehazki, Zientzia Kaieran, Cuaderno de Cultura Cientifica, Mujeres con Ciencia, Mapping Ignorance eta Zientzia.info blogetan argitaratzen diren albisteak, ekitaldiak, podcastak, bideoak eta agenda eskuratu daitezke. Katedra aplikazioa Android eta iOS sistema eragiletarako doan dago eskuragarri.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa