Bateria gabeko mugikorra asmatu dute

Jokin Guridi 2017ko uzt. 26a, 16:09

Irrati uhinen eta eguzki energiaren bitartez funtzionatzen duen mugikor bat asmatu dute Washingtongo unibertsitatean. Momentuz 10 eta 15 metro arteko komunikazioak lortu dira mugikorraren bitartez, baina etorkizunean ahotsaz gain datuak ere distantzia luzetara transmititzeko beharrezko teknologia garatzeko asmoa azaldu dute ikertzaileek.

Gaur egun mugikorraren erabilera oso lotuta dago baterien bizitzari. Dependentzia egoera hau ekidin nahian, Vamsi Talla doktoreak zuzendutako taldeak bateria gabeko mugikor bat asmatu dute, irrati uhinei esker. Uhinak mugikorra pizteko eta ahotsa garraiatzeko baliagarriak dira, komoretrodispertsioa izeneko teknika bati esker. Momentuz 9,4 metro arte garraiatu dute ahotsa irrati uhinen bitartez teknika honi esker, jasotako uhinak moldatu eta itzultzen dituen teknika baita. Mugikorraren beste bertsio batean, fotodiodoak gehitu dizkiote argia biltegiratu dezaten eta gailua era pasiboan elikatu dezaten, honekin 15.4 metroko distantzia bat lortuz.

Deiak egiteko, electret kondentsadore batez baliatzen da seinale analogiko bat sortzeko, karga elektrostatiko finko bat duen diafragma bat baitu. Mikrofono barnean, diafragma honek kondentsadore bat sortzen du xafla metaliko batekin eta pertsonak hitz egitean, ahotsaren bibrazioak diafragmaren posizioa aldatzen du xafla metalikoarekiko, potentzial-diferentzia bat sortuz. Hitz xumetan esanda, gailu honi esker ahotsaren bitartez elektrizitatea sortu daiteke, ez asko, baina bai gailu hau martxan jartzeko beharrezkoak diren 2-3 mikroWatt. Mikrofonoa, irrati uhinak erabiltzen dituen etengailu baten bidez antenara konektatzen da eta potentzial-diferentzia honetaz baliatzen da irrati uhina aldatu eta erretrodispertsio tekniken bidez uhina berriz estaziora bideratzeko.

Aurrerapen handia den arren, distantziaz gain badu beste arazo handi bat teknologia honek. Izan ere, momentuz, ezin daiteke batera entzun eta hitz egin. Kontrolagailu bat du gailuak entzun edo hitz egin nahi den erabakitzeko. Hala ere, Vamsi Talla ikertzaileak “munduari bateria gabeko gailu bat sentsore batetik harago joan daitekeela frogatu” dutela dio eta “erabilera praktiko bat izan ahal duen sistema oso bat” izan daitekeela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak