2017/05/24 19:00

Kulturateko Loramendi gelan Arrasate Debagoiena

goiena.eus

'Eliteko kirolaren argi-ilunak' berbaldia Arrasaten, hilaren 24an

  Kirola  Arrasate  Debagoiena

AED elkarteak antolatuta kirolaren gaineko berbaldia egingo dute datorren astean, hilak 24, Arrasateko Kulturaten –Loramendi aretoan, 19:00etan–. Berbaldiaren abiapuntua izango da elite mailako kirolak dituen argi-ilunak, baina arratsaldeak gehiagorako emango du, seguru. Haritz Gallastegi kirol kazetaria izango da berbaldia gidatuko duena.

'Eliteko kirolaren argi-ilunak' berbaldia Arrasaten, hilaren 24an
Ezkerretik hasita Oihana Kortazar, Malen Ruiz de Azua eta Jon Odriozola. | Ikusi handiago | Argazki originala

Berbaldirako, AEDko lagunek Oihana Kortazar mendi lasterkaria, Jon Odriozola ziklista ohi eta Euskadi Basque Country Murias taldeko zuzendaria eta Malen Ruiz de Azua atleta gonbidatu dituzte. Eliteko kirolean jarduteak dituen onurak, fisikoki etorkizunean izan ditzakeen ondorioak, kirolari ezagun izateak dakartzanak... Euskadi Irratiko kirol esatari Haritz Gallastegik zuzenduko du berbaldia. Eta, euskal kirolari moduan nazioarteko probetan parte hartzen ibiltzearen gaineko hausnarketa ere egingo dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa