Epeleko konpostatze plantako proiektuaren arduradunen aurka lege akzioak iragarri ditu GHK-k

Mirari Altube Arrese 2017ko mai. 16a, 16:54

Epeleko konpostatze plantako proiektugile, obra zuzendaritza eta eraikitzaileen kontra lege-akzioak hasiko dituela iragarri du GHK-ko Administrazio Kontseiluak. Horren arrazoitzat eman du proiektuaren hasiera fasean antzemandako akats teknikoak eta egindako hutsegiteen eragina.

GHK-k txosten teknikoa eta txosten juridikoa eskatu zituen akatsak zeintzuk diren zehazteko. Eta ondorengoak antzeman dituzte: euri-ura andelaren edukiera falta; aireztapen kanalaren ertzen haustura; balantze hidrikoaren desoreka; zunda termikoen seinalearen etendura; gantz-solidoen eraketa; eta amonio andelaren hustuketa.

Txostenen ondorioak kontuan hartuta erabaki dute lege-akzioei hasiera ematea GHK-k adierazi duenez, eta ardurak eskatzeko zerbitzu juridikoen eskuetan jarri dute kontua. Hain zuzen horren ondorioz dabilela atzeratzen plantaren funtzionamendua dio, "2016ko urte hasieran zegoelako aurreikusita". Planta kudeatzeko lehiaketan eraginik izango duen jakiteko zerbitzu juridikoei txosten bat eskatu diela ere jakinarazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak