Ibarreko dantzari helduen topaketa arrakastatsua izan da Aretxabaletan

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mai. 13a, 16:31

Ibarreko dantzari helduen taldeek topaketa ospatu dute gaur Aretxabaletan, eta 120 dantzari inguru batu dira bertan. Erdiguneko kaleetan zehar kalejira egin ostean, alardea egin dute, eta 12:00etan, Herriko Plazan, dantza ezberdinak ikusteko aukera izan da. Jende dezente batu da hauek ikusteko, eta txalo artean hartu dituzte.

Aretxabaletako Leizarra Dantza Taldeak antolatuta, Oñatiko, Arrasateko eta Antzuolako dantza taldeek hartu dute parte topaketan, eta Durana kalean bazkaldu ostean, arratsaldean, dantza poteoa egingo dute erdiguneko tabernetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak