Hilaren 16rako eta 23rako egun osoko grebak deitu dituzte Steilas, ELA eta LAB sindikatuek. Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko irakasle, heziketa bereziko langile, sukaldari eta garbitzaileak eta Haurreskolak Partzuergoko hezitzaile eta langileak daude deituta mobilizazioetara.
Grebaren deitzaileek, Steilas, ELA eta LAB sindikatuek, salatu dute "egungo hezkuntza publikoaren egoera larritzat" jo zutela martxoaren 22ko mobilizazioen bitartez, eta horri "buelta emateko oinarri-oinarrizko neurriak plazaratu" arren, Eusko Jaurlaritzak ez duela "benetako negoziaziorik" abiatzeko asmorik agertu.
Eskaerak
Eskatzen dutena da, besteak beste, hezkuntza inbertsioa handitzea; gutxienez, 2.000 langile gehiago izatea lantaldean; batez besteko ia %40ko behin-behinekotasuna %6ra murriztea eta gelako ikasle kopurua %10 murriztea.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak