Goiaz! azokaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko api. 27a, 14:54
Goiaz! azokan, ikasleak Lanbide Heziketen eskaintzak begiratzen.

Eskualdeko Lanbide Heziketaren eskaintza ezagutzera emateko helburuz antolatutako Goiaz! azokan, aurten ere ikasle eta herritar ugari izan dira. Debagoieneko Mankomunitateko Enplegu teknikari Amaia Irizarrek adierazi du bertaratu direnek aukera izan dutela lasaitasunez eskaintza bakoitza gertutik ezagutzeko.

Debagoieneko zazpi ikastetxetako Lanbide Heziketako zentroak eta beste zenbait erakunderen eskaintzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute Goiaz! azokara hurbildu direnek.

Helburua urteroko bera izan da: Lanbide Heziketa ezagutaraztea. Eskaintza zabala dago eskualdean, eta bai ikasleei eta baita herritarrei ere Lanbide Heziketaren aukerak eta formakuntzaren beharra azpimarratu dizkiete.

Debagoieneko Mankomunitateko Enplegu teknikari Amaia Irizarrek aurtengoaren balorazio positiboa egin du: "Ondo joan da. Ikasleak tartekatuta etorri dira eta lasai izan dute galdetzeko aukera. Hori nik uste dut eskertzen dutela, euren benetako intereseko galderak egitea eta informazioarekin bueltatzea".

Ikasleak ere gustura izan dira inguruko zentroei buruzko eskaintza gertutik ezagutzen.

Hitzaldiak ere bai

Hitzaldiak ere izan dira azokan. Esaterako, gaur goizean Debagoieneko Mankomunitatetik irailean berriro martxan jarriko dituzten Hazilan eta Txertatu gazteen laneratze programak aurkeztu dituzte.

Arrasateko Udalak ikasten jarraitzeko atera duen laguntza berri bati buruz ere hitz egin dute. Langabezian dauden 25 urtetik gorako arrasatearrendako Lanbide Heziketa egiteko diru-laguntzak emango baitutuzte. Laguntzak ikasle bakoitzak eskatu beharko ditu Arrasateko Udalean; BAZen daude inprimakiak edo webgunean ere bai, eta 1.000 euro arteko laguntzak jaso ahal izango dira.

Europan lan egiteko baliabideak ere aurkeztu dituzte Eures-ekoek, eta antolatzaileek espero dute, egunotan emandako informazio guztia baliagarria izatea ikasleendako eta bertaratu diren herritarrendako.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak