Abisu Horia elurragatik asteazkenean barnealdean

Jokin Guridi 2017ko api. 25a, 13:20
Argazkia: Angel Lertxundi

Tenperatura baxuek eta aurreikusitako euri zaparradek elurra utzi dezakete asteartea eta asteazkena bitartean, batez ere gau partean. Elur-kota 1000 metrotik behera jaitsiko da.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak bidalitako oharrean asteazkenean, apirilaren 26an, elurragatik Abisu Horia dagoela jakinarazi du. Elur-kota 800-1000 metrotan finkatuko da astearte gaua eta asteazken eguerdia bitartean barnealdean. Orokorrean zaparrada txikiak botako ditu baina zenbait tokitan ertainak izatera iritsiko dira, batez ere mendebaldean. Kantauri isurialdean trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra egin dezake. Maila horiak arrisku neurritsua adierazten du, orokorrean biztanleentzat arazorik ez dela egongo esan nahi du, baina bai aktibitate konkretu batzuentzat.

Gaur, asteartea, eguerditik aurrera haizea indartu egingo da eta arratsalde partean trumoi-ekaitzak eta txingorra bota ditzake, tenperatura maximoak asko jaitsiko direlarik. Asteazkenean, trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra ere egin dezake. Ostegunean, Abisu Horia Arabara bakarrik zabalduko da, tenperatura baxuak izango direlako eta izotz arriskua egongo delako batez ere gau partean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak