Euskal Herriko batukaden bosgarren topaketa Arrasaten egingo dute

Mirari Altube Arrese 2017ko api. 19a, 09:02

Maiatzaren 27an, zapatua, egingo da Arrasaten Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa Batukaden soinue, jo ta sue! leloarekin, eta izena emateko epea dagoeneko zabaldu dute. Taldeka edo banaka egin daiteke honako webgunean: batukadentopaketa.eus.

Euskal Herriko Batukaden Topaketa (EHBT) 2013. urtean sortu zuen Lasarte-Oriako Dinbi Banda batukada taldeak. Urtero ospatzen dute ordutik eta aurten Arrasate hautatu dute topaleku. 200 perkusio-jole inguru elkartuko direlakoan daude antolatzaileak, taldeka edo bakarka. "Euskal Herriko batukaden bilgune izatea da festa honen helburua. Festa fresko eta erakargarri bat sortzea da beti asmoa, parte-hartzaileentzat zein herritarrentzat", diote antolatzaileek.

Egun guztiko jaia

Oraindik ez dute guztiz zehaztu egitaraua eta urtero berritasunak izaten direla iragarri dute, hala ere ardatz nagusia honako hau izaten da: batukada taldeen emanaldiak herrian zehar, haurren tailerrak, parte-hartzaileentzat tailerrak, poteo girotua, partaideen herri bazkaria, ekitaldi nagusia taldeen emanaldiekin, sanbodromoa eta festari amaiera emateko kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak