goiena.eus

Lan prekaritatea salatzeko txistu egin dute ESK-ko kideek ospitale aurrean

  Osasuna  Arrasate  Debagoiena

ESK sindikatuko kideek elkarretaratzea egin zuten atzo, martxoak 30, Debagoieneko ospitale aurrean hango langileen lan baldintza kaskarrak salatzeko. Ospitaleko zuzendaritzak egindako kudeaketari txistu egin zioten.

Lan prekaritatea salatzeko txistu egin dute ESK-ko kideek ospitale aurrean
ESK-ko kideak ospitale aurrean atzo, martxoak 30. | Ikusi handiago | Argazki originala

Salaketa jarriko dutela Lan Ikuskaritzan iragarri du ESK-k ospitaleko zerbitzuen gaineko lan baldintzak azter ditzaten. "Urteak dira murrizketak eta zuzendari aldaketak jasaten gabiltzala Deba Garaiko OSIan. Langileen egoera gero eta larriagoa izanda zuzendaritzaren mezua kontrakoa da, kalitatezko kudeaketa dela esanaz eta horma guztiak agiri berriekin betez, diru kantitate handiaren truke", adierazi dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa